"Helburua egungo eta biharko Laudio eraikitzen lagundu gura duten herritarrei garrantzi handiago ematea da"

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra 2011ko aza. 30a, 23:08

ALVARO BARRIOS MEDINA (Laudio, 1976) Omnia ekimeneko kideetako bat da. Udal hauteskundeak baino hilabete batzuk lehenago jendaurrean aurkeztu zen plataforma honek "herritarren parte-hartzea sustatzea" du helburu. Pasa den ostiralean egoitza berria ireki zuten Latiorro auzoan (lehenago Xakutin izena zuen jatetxean) eta bertan aurkeztu zuten publikoki hilabete hauetan landu duten parte-hartze proposamena, sarean erabiltzeko aplikazio informatiko aintzindari bat besteak beste. Honen berri zuzena jasotzeko Alvarorengana jo nahi izan dugu:

ALVARO BARRIOS MEDINA (Laudio, 1976) Omnia ekimeneko kideetako bat da. Udal hauteskundean izan baino hilabete batzuk lehenago  "herritarren parte-hartzea sustatzea helburu duen herritar-talde" bezala aurkeztu zen jendaurrean. Zein da hilabete hauetan garatu duzuen eta ostiralean aurkeztu zenuten proposamen zehatzaren helburua?

Laudioko indar politiko guztiek onartzea paradigma berri bat hasten dela, non herritarrek protagonismo handiago nahi eta behar duten.  Horretaz gain, gaur egun dauden parte-hartze metodoei pisu handiagoa ematea, euren artean eta administrazioarekin interakzio askoz handiagorako bidean jarriz. – Interazkioko parte-hartzearen elementu berriak sortzea  (Sare Sozial Parte-hartzailea), teknologia berriek interakzioaren arloan dakartzaten abantailak baliatuz. Garrantzi handiago ematea egungo eta biharko Laudio eraikitzen lagundu gura duten herritarren eta talde aktiboen iritziari eta ekarpenari. – Pare-hartzea komunikatzea eta sustatzea eraginkorragoa izan dadin eta ekarpen bat egin gura duen guztiak egin ahal izan dezan.

Proposamenak gaur egun dauden parte-hartze organoak ere barne hartzen ditu (auzo-batzarrak, kotseilu sektorialak...). Espazio horietan funtzionamendu-aldaketarik planteatzen duzue?


OMNIAren proposamenak parte-hartzea eta metodo ez teknologikoak planteatzen ditu tresna gisa, inor kanpoan ez geratzea helburu.
Beste gauza bat da OMNIAk gainerako talde politikoei aurkeztu dien proposamena. Kasu horretan bai, parte-hartze metodo presentzialen eboluzio bat txertatzen da, birtualekin batera. Baina horretarako proposamena ofiziala izan behar da eta ez da hala izango talde politikoen gutxieneko adostasunik ez badago.


Herritarren sare bidezko parte-hartzea ahalbidetzeko aitzindaria den aplikazio informatiko bat garatu duzue. Azaldu ahal diguzu gutxi gorabehera zelan funtzionatzen duen tresna horrek?

Plataformaren oinarria interkazioa da, herritarren eta udal-administrazioaren sare sozial gisara (ez bakarrik teknologikoa, hori oinarria den arren). Ondorengo kontzeptuak ditu oinarri: parte-hartzaileak, kontsultak, planteamenduak, proposamenak, arloak eta geoerreferentzia.

1· Parte-hartzaileak zalantzarik gabe elementu nagusia dira, parte-hartzailerik gabe ez baitago parte-hartzerik. Honako kolektibo hauek dira parte-hartzaileak: euren nortasuna aurretiaz adierazi ondoren iritzia ematen, bozkatzen eta planteatzen parte hartzea erabakitzen duten herritar indibidualak. Kontzejuak: metodo kontsultiboei atxiki gabeko talde aktiboak. Sektorialak: jarduera arlo bati edo gehiagori atxikitako taldeak. Edozein planteamendutan hartu dezakete parte, baina pisu handiago daukate euren sektoreekin lotutako horietan. Sektore bateko kide izatea parte-hartzeko zuzendaritzak onartu behar du (kirola, kultura, elkarteak, auzokideak, jaietako koadrilak…). Kolektibo bakoitzaren pisua ere parte-hartzeko zuzendaritzak finkatu beharko du.

 2.- Kontsultak: parte-hartzeko zuzendaritzak zehaztuko du kontsultak identifikatutako parte-hartzaileek egin ditzaketen edo herritar guztiei zabaltzen zaizkien. Edonola ere, kontsulten helburua da parte-hartze kontseiluari laguntza ematea planteamenduak zehazten eta herritarren kezkak eta sentsibilitateak bideratzen. Parte-hartzaileen interakzioa errazteko bai ala ez gisako galderekin egiten dira planteamenduak- Kontsultak dira galdera hori zentratzen lagundu dezaketenak.

3.- Planteamenduak:

-      Planteamenduaren galdera egitea, planteamendu-egileak egiten du edo parte-hartzeko zuzendaritzak planteamendu proaktiboen kasuan.

-      Planteamenduaren informazio objektiboa: egileak zein parte-hartzeko zuzendaritzak.

-      Parte-hartzeko zuzendaritzako kideen iruzkinak: zuzendaritzako kide bakoitzak bere iritzia eman dezake, edo talde politiko batena planteamendu zehatz bati buruz. Bertan, parte-hartzaileek euren iritzia osotu dezakete ordezkari politikoen iritziarekin.

-      Planteamendua bozkatzea: jatorri eta xede jakin batekin, Kontseiluak zehaztutako parametroen arabera bozkatzen da.

-      Planteamenduaren parametroak: Kontseiluan ezartzen diren mota guztietako parametroak eta parametro orokorrak. Hala nola diren planteamendu bat proposamen bihurtzeko behar diren parte-hartzaileak, bere sektoreko planteamendu baten aurrean kontzeju sektorial batek duen pisua, edo kontzeju espazial bat bere ingurune fisikoari buruzko planteamendu batean.

-      Iruzkin partikularrak: parte-hartzaileek euren parte-hartzea argudiatzeko egin ditzaketen iruzkinak, eta beste parte-hartzaile batzuentzako informazio gisa balio dezaketenak.

4.- Proposamenak: Planteamendu batek kontseiluak ezarritako parametro guztiak betetzen dituenean, eta betiere baiezkoa denean, proposamen bihurtzen da, eta osoko bilkurara eramango du kontseiluko kide den zinegotzi batek. Proposamen baten aurrean egin beharreko pausoak ondorengoak dira: parte-hartzeko zuzendaritzak proposamenaren bideragarritasuna eta horren balizko debekua zehazten du; proposamenaren defentsa lantzen da; osoko bilkuran aurkezten da, baloratzeko; grabatu egiten da eta proposamenean eragina duen osoko bilkuraren zatia gehitzen zaio; emaitza erauzten da; horren berri ematen da.

5.- Arloak: Arlo sektorialak ezartzen dira. Kontzejuak edo sektore horietan adituak diren pertsonak izan daitezke kide. Kide izatea parte-hartzen zuzendaritzak onartu behar du. Onartuko ez balitz, euren parte-hartzea estandarra izango da. Planteamendu baten aurrean sektorea zehazten da, bai eta sektore horretako kideen boto espezifikoaren pisua. Informazioari dagokionez, planteamenduak sektoreka ordenatzen dira eta geoerreferentziatuta egon daitezke.

6.- Geoerreferentzia: parte-hartzaile sektorialak Egon daitezkeen moduan, espazioan kokatutako parte-hartzaileak Egon daitezke. Euren botoaren balorazioa pisu handiagoa edo txikiagoa izan dezake planteamenduaren kokapen espazialarekiko duen hurbiltasunaren arabera. Pisu espezifiko hori zein pisu horretarako sarbidea nor duen, parte-hartzeko zuzendaritzak zehazten du. Adibidez, obra bat egingo da kokapen zehatz batean: kokapen horretatik gertu dauden auzoko-elkarteek, talde aktiboek eta parte-hartzaile geoerreferentziatuek pisu espezifiko handiagoa izan dezakete, ala ez, euren botoan. Erabaki hau ere parte-hartzeko zuzendaritzak hartzen du..


Laudioko beste talde politiko batzuen babesa al duzue parte-hartze sistema hau ezartzeko?


Egia esan, gobernu-taldetik zein aurkeztu zaien taldeen aldetik beti ikusi dugu oso jarrera ona. Kontua da, betiko moduan, maila politikoan gauza bat ondo iruditu ahal zaiela, gauza bat ezin hobea iruditu ahal zaiela eta kontrako botoa eman, seguru aski hauteskundeei begira ez zaielako interesatzen. Ez da Omniaren kasua. Oraingoan oker egotea espero dut.

Zer ibilbide izango du proposamen honek? Noiz aurreikusten duzue aplikazio abiaraztea?

Hilabete honetan gauzatuko diren elkarrizketen arabera, ikusiko dugu ibilbidea ofíziala eta udalarena den edo Omniak bere aldetik egiten duen. Edonola ere, hilabeteko epea eman nahi da, eta bestela Omniak bere plataforma abiaraziko du.


Omniak egoitza estrenatu du Latiorro auzoan? Zer dela eta egoitza sozial bat?
Gure burua ezagutzera eman behar dugu; herriaren erdiak uste du sekta bat garela eta beste erdiak Samsung-en filiala garela, bere Samsung Omnia-gatik. Gauzak beste modu batera egin gura dugu, Omnia orain arte osatu duten elkarteetan egiten genuen bezala. Horregatik ezinbestekoa da kaletik hurbil egotea eta leiho bat zabalik edukitzea jendeak euren arazoak helarazteko. Beharrezko ikusten genuen. Horretaz gain Omniatik jarduerak eta prestakuntzak sustatu nahi dira.


Zer nolako erantzuna izan du herritarren aldetik?


Betikoa, uste dut. Jendea nazkatuta dago promesekin eta ke-saltzaileekin, eta uste dugu euren konfiantza irabaziko dugula lan eta denborari esker. Momentuz eskertu behar dugu hilabete eta erdiko kanpaina batekin eta gure poltsikotik jarritako 1.600 eurorekin ia mila lagunek beren botoarekin babestea. Hazten jarraitu nahi dugu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide