Espainiako Kongresua eta Senatua hautatzeko hauteskunde orokorrak ospatzen ari dira gaur Aiaraldeko udalerrietan ere. Hauteskunde Orokor hauetan parte hartzeko eskubidea 33.657 herritarrek dute.
Gaurko egunez, Espainiako Kongresuan dauden 350 diputatuetatik 23 aukeratuko dituzte Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan: lau Araban, zortzi Bizkaian, sei Gipuzkoan eta bost Nafarroan. Senatuaren aukeraketa aldiz, ezberdina da, lurralde bakoitzak lau hautatzeko eskumena baitu, guztira 262 senatari.
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, hauteskunde eguna batere gora beherarik gabe gertatzen ari da.
Amurrio: 8.198
Artziniega: 1.465
Aiara: 2.345
Laudio: 15.382
Okondo: 941
Orozko: 1.944
Urduña: 3.496
Arrankudiaga-Zollo: 780
Arakaldo: 106
Guztira....................... 33.657
Iturria: Espainiako Estatistika Institutoa (INE)
Parte hartze datua eguerdian:
Espainiako Barne Ministerioak arratsaldeko ordubietan argitara emandako datuen arabera, Araba eta Bizkaian parte hartzea handitu egin da eta duela 4 urte izan zirenekin alderatuta.
Bizkaian hautesleen %42,06k eman dute botoa, duela 4 urte baino %3,57 gehiagok. Araban aldiz, eguerdiko ordubietan 2008koen ia parekoa zen parte hartzea: %38,54koa aurten eta %38,52koa orain 4 urte.
Aintzat hartu beharra dago duela 4 urte ezker abertzaleak abstentziorako deia egin zuela, eta beraz parte hartzearen emaitzak datu hori kontuan hartuta aztertu behar direla.