"Hutsa" bikote akustikoak Alondegian grabatu du bere lehenengo diska


Urduñako Eriz Perezek eta Balmasedako Maria Riverok osatzen dute -gitarran eta ahotsan hurrenez hurren- HUTSA bikotea. Urtebetez bertsio akustikoez osatutako errepertoriodun kontzertuak areto txiki eta tabernetan eskaintzen aritu ostean, beraien kantu propioak konposatu eta argitaratzera animatu dira.


Urduñako Eriz Perezek eta Balmasedako Maria Riverok osatzen dute -gitarran eta ahotsan hurrenez hurren- HUTSA bikotea. Urtebetez bertsio akustikoez osatutako errepertoriodun kontzertuak areto txiki eta tabernetan eskaintzen aritu ostean, beraien kantu propioak konposatu eta argitaratzera animatu dira.

Lehenengo diska hau Urduñako Udal Alhondegian grabatu dute, Javi Palaciosen eskutik. Zortzi kantuk osatuko dute Musikherria herri disketxearekin argitaratuko duten diska; "zortzi kantutan beste hainbeste estilo landu ditugu" azaldu digu Eriz Perez urduñarrak. Kantuen hitzei  erreparatuta, bikotea osatzen duten Mariak eta Erizek kantu bana idatzi dute; Gorka Chamorro ugaoztarrak letra bi idatzi ditu eta Hebe de Bonafiniren poema bat euskaratu du, eta beste bi kantu Mikel Etxaburu ondarroarrak idatzitakoak dira eta kantu bat akustikoa da.

Diska berria abenduaren 2an kaleratuko dute eta Balmasedako Klaret antzokian eskainiko duten aurkezpen kontzertu berezia eskainiko dute. Jarraian diska aurkezteko birari ekingo dio bikoteak.

Hutsa bikotearen web-gunean diskaren grabaketak eman dituenetako batzuk umorez jantzi ditu Eriz urduñarrak. Informazio gehiago: www.hutsa.net

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide