ADAM proiektuak arte eszenikoen gunea bihurtu nahi du Zuhatzako Enegorta dorretxea

Bi urtetako lanaren ondoren, bihar Azaroak 5 eguerdiko 12tan aurkeztuko dute jendaurrean kultur munduko hainbat profesionalek sustatutako ADAM proiektua. Ekitaldia Aiarako erabilera anitzeko gelan izango da, eta antolatzaileek Aiaraldeko gizarte eragileak eta norbanakoak gonbidatu dituzte ekitaldi honetara "ADAM proiektuak eskualdeko eskaintza kulturala astindu eta eragiteko duen helburua" gizarteratzeko.

Bi urtetako lanaren ondoren, bihar Azaroak 5 eguerdiko 12tan aurkeztuko dute jendaurrean kultur munduko hainbat profesionalek sustatutako ADAM proiektua. Ekitaldia Aiarako erabilera anitzeko gelan izango da, eta antolatzaileek Aiaraldeko gizarte eragileak eta norbanakoak gonbidatu dituzte ekitaldi honetara "ADAM proiektuak eskualdeko eskaintza kulturala astindu eta eragiteko duen helburua" gizarteratzeko.
Eragile ezberdinei luzatutako gonbidapenean azaltzen dutenez, "proiektuaren egoitza soziala Zuatzako Enegorta dorretxea izango da, eta bertan arte eszenikoen esparruko hainbat jarduera" sustatuko dituzte, besteak beste "antzerki ikuskizunak, txotxongiloak, dantza, literatura emanalidak, erakusketak..."
Proiektu honen sustatzaileetako bat antzerki independentean eta telebista kate bateko telesail ezagun batean lan egin duen  Zutoia Alarcia aktore laudioarra da. Zutoiak azaldu digunez, arte eszenikoen arloan urteetan lan egitera kanpora joan behar izan diren hainbat profesionalek sustatu dute ADAM proiektua, "elkar asko maite dugun eta senidetza loturak ditugun hainbat profesionalek". Egitasmo honen arrazoiez galdetuta, kanpoan ez ezik, "arlo honetan formakuntza profesional eta amateurra jasotzeko aukera Euskadin bertan izatea" da. "Lan egiteko kanpora joan behar izateaz gogaituta gaude, etengabe bidaiatu behar izateaz... etxera itzultzeko modu bat da hau, bai eta kanpoan, Madrilen eta Bartzelonan jasotako esperientzia eta ezagupenak gure herrian baliatzeko ere" azaldu digu Zutoiak.
Proiektua Aiaran kokatzeko arrazoia "lurralde honekiko dugun maitasuna" dela azaldu digu gaur egun Izorian bizi den aktore laudioarrak.
Alokairuan hartu duten Enegorta dorretxea bi urtetan txukuntzen aritu dira ADAM proiektuaren sustatzaileak, eta "nahiz eta euren beharren arabera eraikina moldatzeko lege arazo batzuekin" topatu diren, "proiektua bertan mantentzearen aldeko lana egingo dugu lurralde honek merezi duela pentsatzen dugulako".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide