JOSE ANJEL ARAMENDI BILBAO (1950). Orozkoko Supelaur Kultur Taldeko kideetako bat da Jose Anjel. 2.000. urtean hasi ziren “Gaztain Eguna” delakoa antolatzen, gero eta jendetsuagoa den ospakizun bereziak beraz, hamaikagarren edizioa du. Ekimen honi buruz gehiago jakiteko gogoak bultzatu gaitu Jose Anjelengana, eta basoetan aurtengo ibilbideari azken ukituak ematen topatu dugu.
Ez dakienarentzako argigarri, azalduko diguzu zer dan gaztain eguna?
Ba, gaztain batzea amaitzean egiten zen jaialditxoa; Enrike Ibabek bere ikerketa lanetan aurkitu zituen horrelako aztarnak Laudio/Okondo inguruan. Auzo lanean egiten zan gaztainak batutea eta ondoren, auzoartean egiten zan jaialdi edo ekitaldiren bat ospatzeko behar horren amanera eta abar.
Zelan sortu zen egun hau ospatzeko ideia?
Ba Enrike Ibabek, oso sentsibilitate bereziko pertsonak, bultzati gintuen zeozer egitera bertako ondarearen gainean, eta urte horretan, gainera Gorbeiko Kurutzearen 100gn urteurrea izanik eta abar, antolatu genuen “Artzain Kulturataz” kriston erakusketa eta Orrotegiko kirikiñausiak ikusterako urteera eta erromerie.
Zer da kirikiñause bat?
Bestelako izenegaz bere ezaguna da; kirikiñohesi – kirikiñausi – kortina (Aiaran)- izkiñue (Urrotz.Nafarroa)... Eta zer dan? Ba basoan bertan egindako eraikin aproposak gaztainak batu eta gero -kirikiño eta guzti - bertan gordetzeko. Leku askotan izan dira hesi xume bat, urtean pasa ahala deseginda geratu dena eta beste leku askotan, arrizkoak, ate txiki bat izanik sartu-irten egiteko Behin kirkikiñausie bete eta gero itxi egiten zen ate hau ohol batzuekaz zein basa abereak barrualdeko gaztainak jan.
Zelango garrantzia zuen gaztainak lehengo bizimoduen?
Gaztainaren garrantziaz konturatzeko jakin behar da oinarrizko elikadura zela urtaro luze baten, udagoienetik udaberria pasa arte eta etxe asko eta askotan, afaltzeko janari ia bakarra zela. Pobreen ogia lez ezagutua izan da, zeren eta dirudunek edo etxagunek, gari ogia izango eben. Horrez gain, eta adituen dioten lez, Kantauri itsasalde guztitik, Europako erdialdeera esportatu egiten zen produktua ere izan zen bai eta txarriak eta abar lodituteko erabilia; beraz balore askotako janaria.
Irukusigietako kirikiñausialako eraikin bat egiteko, zerbait garrantzitsua eta oinarrizkoa izan behar da zeren eta 7,50 metrko diametroa duen harrizko eraikin bat ez da egiten denpora pasatzeko aspertuta zagozelako, e zeta 800-900 kiloko harriak mugitu ataka egiteko gizon proba modan zegoelako.
Aurtengo ibilbidea nondik norakoa izengo da? Zelako egitaraua prestatu dozue?
Aurtengo ibilbidea azken urteotan egin izan duguna da; urtero egon dira aldaketa batzuk ibilbide horren behin betikotasuna zehaztuten gabiltza eta. Azken baten behin beharrean hasi eta gero, beste elementu etnográfico batzuk sartu doguz bertan, teillerie eta datorren urterako, errota baten ondakinak.
Supelaur elkarteak antolatzen dau hau ekimen hau, urtean zehar bere beste ekimenik antolatzen dozuez?
Supelaur K.Taldeak, horrez gain, noizen behin beste erakusketa batzuk antolatzen dauz; Auniako gendeagaz parte hartu genuen Telleriko labea erakutsiz; Auniakoak azaldu eben euren aldizkarian argitaratutako monografikoa teillak eta zeramika inguruan; lihoaren gaineko erakusketa eder bat antolatu genuen Orozkoko Museoan, herriko bertako artikuluak, landareak, tresnak eta abar erakutsiz; Bilbo Museoak bakarrik utzi zizkigun bi jantzi eta hiruteko tornue; Gabonetako Olentzero be egiten dogu; jaietan, txosnaren inguruan sardinaza herrikoia; lehen jaietan “Umeen Eguna” eta abar.