Herritar eta zaleek Iñaki Isasi txirrindularia omenduko dute

Hamabost egun eskas pasatu dira txirrindulari aiararrak profesional izateari utzi eta Euskadi Fundazioko kirol zuzendari berria izateko erabakia hartu zuela jakin izan genuenetik (orduko hartan erabaki honen berri gehiago jakiteko asmoz elkarrizketa egin genion Iñaki Isasiri atari honetan bertan).

Hamabost egun eskas pasatu dira txirrindulari airarrak profesional izateari utzi eta Euskadi Fundazioko kirol zuzendari berria izateko erabakia hartu zuela jakin izan genuenetik (orduko hartan erabaki honen berri gehiago jakiteko asmoz elkarrizketa egin genion Iñaki Isasiri atari honetan bertan). Orain, bere herrikide eta zaleen eskutik omenaldia jasoko du hamaika urte hautean txirrindula gainean egindako lana eta ahalegina goraipatzeko asmoz (5 Frantziako Tour, 6 Espainiako Bira eta Italiako Giro batean parte hartu du urte hauetan).
Omenaldia Arespalditzan bertan egingo zaio urriaren 30ean, "egindako lan eskergagatik eta auzokide eta gazteentzako eredu bilakatu delako eskualdean". Herriko inguruak zeharkatuko dituen bizikleta martxa laburra izango da eguneko lehenengo ekitaldia. Kaleetan ez ezik, Udaletxean ere harrera ofiziala egingo zaio kirolari aiararrari; aurreskua dantzatu, "Iñaki Isasi" izena duen erakusketa ireki, eta omenduaren hitzak entzuteaz gainera, bertaratutako txirrindulariekin solasteko aukera izango dute bertaratutakoek.

Harrera ofiziala amaitutakoan, gaztetxoenei zuzendutako txokolatada egingo da plazan, eta jarraian haurrentzako moto lasterketa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide