EAJk zortzi gai zehatzetan lankidetza eskaini dio BILDUren egungo gobernu taldeari

Udaletxean bertan EAJko udal taldea osatzen duten sei zinegotzietatik bostek eskainitako prentsaurrean Laudioko EAJk Bildu koalizioko Gobernu Taldeari elkarlanean aritzeko 8 puntu zehatz eskaini dizkio. Mikel Lasak adierazitakoaren arabera, “proposamen hau Laudioren alde lan egin nahi dugula erakusteko modua da”.

Udaletxean bertan EAJko udal taldea osatzen duten sei zinegotzietatik bostek eskainitako prentsaurrean Laudioko EAJk Bildu koalizioko Gobernu Taldeari elkarlanean aritzeko 8 puntu zehatz eskaini dizkio. Mikel Lasak adierazitakoaren arabera, “proposamen hau Laudioren alde lan egin nahi dugula erakusteko modua da”. Era berean adierazi du eurena ez dela “ezezko itxiaren jarrera”, baizik eta “herriaren alde lan egitekoa, gobernu taldeak lan egin eta proposamenak egin ditzan laguntzea”.

Laudioko EAJk egindako proposamenetako bat, “Udalerako konfiantzazko langileak lehiaketa publikoaren bitartez kontratatzea” da, baina zehaztu dutenez, langile horien kontratazioak “profil tekniko- profesionalari” erantzun behar dio eta ez “profil alderdikoiari”.

Aurrekontu “orekatuak” egiteko proposamena ere mahaigaineratu du alderdi jeltzaleak, eta “zorpetzea aparteko egoetarako baliabide bakarrik izan dadila” eskatu du. HAPOa ere (Hiri Antolamendurako Plangintza Orokorra) gogoan hartu dute 8 puntuko euren proposamenean; “EAJ-PNVk Hiri antolamendurako plan nagusiaren berraztertze lanak berehala berrartzea eskatzen dio Bilduk osatzen duen gobernu taldeari”.

Era berean lana eta formakuntzaren esparruan “enplegu eta formakuntza berariazko planak garatzea eta egikaritzea” proposatu dute, “beti ere udal eskuduntzaren eremuan- eta LHUIarekin eta Tokiko Garapen Agentziarekin elkarlanean”.

Lamuza parkearen “jarduera plan bereziaren garatzea eta egikaritzean” ere elkarlanerako jarrera agertu dute prentsa agerraldian, bai eta Abasto Plaza “eraberritzeko proiektua Laudioko merkatarien parte-hartzearekin egin dadila” proposatu ere.

Etxebizitza eta hirigintzaren arloko beste bi proposamen azaldu dituzte ordezkari jeltzaleek; batetik “sustapen publikoko etxebizitzen eraikitzeari dagokionean, Goikoplaza plan partzialaren aldez aurretiko egikaritzea has dadila” proposatu dute, eta Ugarteko biribilgunearen auzian “Goienuriko trafiko arazoak behin betirako konpontzeko proiektu hau martxan jar dadila”.

Azkenik “jarduera proposamen hauek gure herriaren garapenerako oinarrizkoak eta funtsezkoak” direla adierazi dute ordezkari jeltzaleek, “baita berehala bete beharrekoak ere”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide