Osasun mentalaren aldeko martxa soziala antolatu du Asasam elkarteak patinatzaile, korrikalari eta eskauten laguntzaz

Asasam buruko eritasunak dituzten pertsonen eta euren senideen elkarteak Amurrioko beste hiru elkarterekin batera antolatu du Osasun Mentalaren egunaren bueltan kokatzen den martxa hau; Amurrioko patinatzaile elkartearekin, Oinkariak Atletismo klubarekin eta Amurrioko Aisia Eskaut taldearekin hain zuzen ere. Martxa Sozial hau urrriaren 8an izango da eta Amurrioko inguruak zeharkatuko ditu.

Asasam buruko eritasunak dituzten pertsonen eta euren senideen elkarteak Amurrioko beste hiru elkarterekin batera antolatu du Osasun Mentalaren egunaren bueltan kokatzen den martxa hau; Amurrioko patinatzaile elkartearekin, Oinkariak Atletismo klubarekin eta Amurrioko Aisia Eskaut taldearekin hain zuzen ere. Martxa Sozial hau urrriaren 8an izango da eta Amurrioko inguruak zeharkatuko ditu.

Asasam-eko kideen azaldutakoaren arabera, “partaidetza eta jasangarritasuna sustatzeko” jarri dira harremanetan beste hiru talde hauekin, “buruko eritasunaren gaia” ahal beste gizarteratzeko helburuarekin. Horrela, “Osasun Mentalaren aldeko Martxa Sozialean” parte hartzeko deia luzatu dute antolatzaileek, “gure ideiak partekatzen dituzuenei zeuen bizikletan, ibiltzen, patinetan edo higikortasun jasangarria defendatzen duen beste edozein moduan etortzera gonbidatzen zaituztegu”.

Martxa larunbatean, urriak 8, izango da, 4,3 kilometro izango ditu eta 11tan aterako da Juan de Urrutia plazatik. Elizako biribilgunea igaor eta kiroldegira bidean, Abiagako pasealekura aterako da San Jose auzotik Juan de Urrutia plazara itzultzeko gero.

Flores de Papel filma emango dute Artziniegan

Osasun mentalaren eguna dela eta, martxa ez da Asasam elkarteak antolatutako ekimen bakarra. Iaz Luis Vil zinemagile ezagunarekin batera egindako “Flores de Papel” filma Artziniegako Museo Etnografikoan emango baitute urriaren 8an, arratsaldeko 18etan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide