Itxinape Orozkoko mendi taldeak antolatuta,martxa honek aurten hogeitairu urte betetzen ditu. Urriaren 9an izango da, eta azken urte hauetan bezala, Euskal herriko Federazioak antolatzen duen irupen luzeko martxen zirkuituaren barruan kokatuko da.
Martxan parte hartzeagatik ez da ezer ordaindu behar, baina aldez aurretik izena eman beharra dago, urriaren 5a baino lehenago www.zirkuitua.com web-gunean.
Aurtengo edizioan, hiru ibilbide egongo dira aukeran; ibilbide laburra, 24 kilometrokoa, ibilbide luzea, 43 kilometrokoa eta azkenik eertaina, 32,5 kilometrokoa (zehaztasun gehiagorako ikus eskuorria eranskinen atalean).
Informazio gehiagorako www.itxinape.com web-gunea kontsultatu dezakezue.