Oier Amorrortu preso politiko laudioarra gaur aterako da espetxetik

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra 2011ko ira. 18a, 10:09

Entzutegi Nazionalak ezarritako 4 urteko espetxe-kondena azken egunera arte bete ondoren, gaur geratuko da aske Oier Amorrortu euskal preso politiko laudiarra.

Entzutegi Nazionalak ezarritako 4 urteko espetxe kondena azken egunera arte bete ondoren, gaur geratuko da aske Oier Amorrortu euskal preso politiko laudiarra.

2007ko irailaren 19an atxilotu zuen Ertzantzak Laudioko Zubiko kurajo kaleko bere etxean "txikizio terroristak ahaleginaren mailan" egotzita, laudioarrak 29 urte zituen orduan. Bi egunez polizia autonomikoaren eskuetan inkomunikatuta eman ondoren, Entzutegi Nazionaleko Fernando Grande Marlaska epaileak Soto del Real kartzelan espetxeratzeko agindua eman zuen. Zehazki, urte bereko otsailaren 5an Laudioko Vital Kutxaren kutxazain automatikoan eztanda egin ez zuen etxeko lehergailu bat jartzea egotzi zioten laudiarrari, DNA froga oinarri hartuta.

Lau urte hauetan Oier Amorrortuk eta bere senide eta lagunek espetxe-sakabanaketa politikaren ondorioak pairatu behar izan dituzte, eta Soto del Real, Navalcarnero eta Zaragozako Darokako espetxean izan dute preso.

Kondena beteta, laudioarra gaur askatuko dute Darokako espetxean. Senide eta lagunek Oier Amorrorturi ongi-etorria egiteko deialdia luzatu dute, Aretako autopistako peajean arratsaldeko zazpiretan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide