"Euskara erdigunea izan zedin izenetik beretik etorri behar zuen aldaketak"

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra 2011ko ira. 21a, 07:13

ASIER AMONDO GOROSTIZAGA (1969). Urte asko dira egunak AEK-n lanean ematen dituela Asierrek, aurtengo korrikan egindako lan eskerga oraindik ere gogoan, erronka berri bati heldu dio Laudioko beste hainbat eta hainbat eragile eta pertsonekin batera, larunbatean ospatuko den Euskararen Egunari hain zuzen ere (ikusi egitaraua).

Orainartean "euskal jaia" izan denak orain euskararen jaia izena hartu du. Zergatik?

ASIER AMONDO GOROSTIZAGA (1969). Urte asko dira egunak AEK-n lanean ematen dituela Asierrek, aurtengo korrikan egindako lan eskerga oraindik ere gogoan, erronka berri bati heldu dio Laudioko beste hainbat eta hainbat eragile eta pertsonekin batera, larunbatean ospatuko den Euskararen Egunari hain zuzen ere.

Orainartean "euskal jaia" izan denak orain euskararen jaia izena hartu du. Zergatik?

Euskal Jaiaren izenaren barruan dena sar daitekeelako eta uste genuen euskara jai honen erdigunea behar duela izan, eta euskara erdigunea izan zedin izenetik beretik etorri behar zuen aldaketa. Euskara erdigunea behar du izan larunbatean eta hori guztia urteko gainontzeko 364 egunetara zabaldu behar da.


Zer garrantzi hartuko du euskarak eta bere erabilerak jai honetan?

Esan dudan bezala euskarak zentroa behar du izan euskararen erabilera funtsezkoa izan behar du jai honek zentzua izango badu.


Aurtengo jaiaren antolaketa-eredua aldatu egin da? Zeinek parte hartuko du aurten?

Eredua aldatu egin da herri eragileak eta udala elkarlanean aritu izan gara hau guztia abian jartzeko. Parte hartzearen gainean esan parte hartze zabala egon dela bai egindako bileretan bai egunean bertan parte hartuko dutenen artean.


Iaz egun honen bueltan sortutako ikamikak gainditu al dira?

Bai, gainditu egin dira ikamikak, gainera, nire uste apalean iazkoa batez ere komunikazio arazo baten ondorioz sortu zen, zorionez aurten gainditu duguna.

Alkatearen ausazko hautaketa 1.341. urtean egin omen zen lehenengo aldiz, aurten nola egingo da?

Aurten egin nahi duguna berritzailea izan nahi du eskualde izaera eman nahi diogu baina egunean bertan ikusiko dugu arrakastarik izan dugun edo ez.


Zein egitarau prestatu duzue larunbatera begira?

Egitarauan ez da berrikuntza handirik antzematen; dantza plaza, bazkaria, Alkatearen aukeraketa, umeentzako herri kirolak, erromeria, kantak, apur bat denetarik aipatu beharrekoa da bazkarian bertsolariak izango ditugula eta nortzuk eta Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña.


Aurtengo kartelak zeresanik eman du...

Ez dakit zer esanik eman duen, dakidana da, jendearen gustokoa izan dela



Jai honetan parte hartzeko zalantzan dagoenari zer esango zenioke?

Zalantzarik ez izateko, parte har dezan era batean edo bestean baina hori bai EUSKARAZ Euskararen benetako Jaia izan dadin eta urteko gainontzeko egunetan ere jai honetan bizi gaitezen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide