Aretako Gasteiz kalea gutxienez lau astez egongo da itxita
Laudioko Udalak kaleratutako prentsa oharraren arabera, “herriko estolderia hobetzeko lanetan, zoruaren egoerak eman digun ezusteko baten ondorioz Gasteiz kalea gutxienez lau astez itxita egongo da”.
Udalak jakinarazi duenez, obra lanak bukatu artean Gasteiz zein Orozkotik datozen autoek Aretara jotzeko bi aukera izango dituzte; Anuntzibain Laudioko saihesbidera igo eta Munegazo aldean (Vidrala-Guardian) irteera hartu eta Etxebarri-Larra norabide itzulbidetik Arakaldorantz jaitsi eta hango biribilgunetik Aretara abiatu, edo bestela unegazo aldeko irteeran bertan, eskuinetara jo eta Guardian eta Vidrala enpresen arteko errepidetik anbulategiaren ondoko biribilguneraino joan eta bertan Aretarantz abiatu.