Abuztuaren 29an egindako Osoko Bilkuran onartu zuen Laudioko Udalak Goikoplazan kokatutako baserriaren aurrealdea babesteko proiektua. Ondare historiko eta kultural handia gordetzen duen eraikina bereziki kaltetu da azken urte hauetan; izandako suteak, ekaitzek, euriteek eta babesteko ezer ere ez egin iizanak atzera bueltarik gabeko kalteak eragin baitizkio baserriari.
Aurrealdea babesteko ideia duela zenbait hilabate mahaigaineratu zen herritar talde batek eta Amalur fundazioak egindako lanari esker (sinadura bilketak, Udalarekin bilerak...), baina Udalbatzak orain onartu berri du aurrealdea babesteko proiektua. Udal-arkitektoak egindako proposamenari jarraituta, 30.976,20 euroko kostua izango du udalbatzan gehiengo osoz onartutako proiektuak.
(Informazio gehiago nahi izanez gero, ezkerreko zutabean duzue ikusgai baserriaren inguruko bideoa).