Udalak kaleratutako oharrean aditzera eman duenez, aurtengo jaien aurrekontuak publiko egiteak “hurrengo urteko jaien programazioa antolatzeko eragile eta norbanako ezberdinen ekarpenak erraztea du helburu”. Oharraren arabera, ekarpen horiek guztiak 2012ko jaiak antolatzeko Udalak martxan jarriko duen Jai Kontseiluan aztertuko dira.
Aurtengo jaien aurrekontu zehatzak Laudioko udalaren web-gunean eskegi dituzte (http://www.laudiokoudala.net/areas/cultura_e.shtml), “”Udalak bere eguneroko lanaren kudeaketaren gardentasuna sustatu asmoz”. Herritarren eskura jarritako agirian aurtengo gastuen aurrikuspenak atal ezberdinetan sailkatuta jasotzen dira.
Udalak jakinarazi duenez, “jaiak bukatutakoan benetako gastua jasoko duen likidazioa ere web-gunean bertan eskegiko da”.
(Ezkerreko zutabean erantsi dugu Udalak web-gunean argitaratutako dokumentua.)
Jai Kuadrila, elkarte eta eragile ezberdinek antolatutako ekintzak (108 ekintza):
105.538 € ( % 30,80)
Musika kontzertuak (23 emanaldi):
66.745 € ( % 19,48)
Zezenketak (3 entzierro eta 3 zekorketa):
69.003 € ( % 20,14)
Bestelako gastuak (eskenatokia, harmaila, piroteknia, SGAE, atzoko gazteen bazkaria...):
81.655 € ( %23,83)
Antzerkia:
15.596 € (% 4,55)
San Bartolome:
4.100 € ( %1,20)