Laudioko Udaleko Kirol Arloak prentsa ohar bidez jakinarazi du Ellakuriko kirol instalazioetan hainbat hobekuntza lan egin dituztela eta modu honetan, Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzak egindako eskakizuna bete dutela.
Egindako hobekuntza lanek 22.506 euroko kostua izan dutela jakinarazi du Udalak. Gasturik handiena tribuna nagusietan egin da, 7.003,30 euro gastatu dira 400 eserleku berri jartzeko, eta 8.968 egitura metalikoa konpontzen.
Bestelako lan txikiagoak ere egin direla informatu du Udalak, hala nola futbol-markagailua jartzea, bigarren mailako harmailetan izuaren aurkako barrak jartzea, eta bi aldagelak eta aldageletarako sarrera goitik behera berritzea.