Istripua goizeko 7:40an gertatu da N-240 errepidean. Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, Bilboko noranzkoan zihoan auto bat, errepidetik atera eta aparkatuta zegoen kamioi bat jo du. Autoan bost gazte zihoazen, eta haietako bi hil dira istripuaren ondorioz; Trapagarangoa bata, eta Laudiokoa bestea, biak 23 urtekoak.
Beste hiru bidaiariak zaurituak suertatu dira ezbeharraren ondorioz; 31 urteko gidaria larri eraman dute helikopteroz Gurutzetako ospitalera, eta beste bi gazteak, 18 eta 19 urtekoak, zauri arinekin Galdakoara. Istripuaren ondorioz N-240 errepidea moztuta egon da auto pilaketak sortuz.