Gentza Belaustegigoitia Eusko Alkartasunako militante historikoa hil egin da

75 urte zituela zendu da Laudioko militante abertzale eta herriko historiaren zein hizkuntzaren aztertzaile sutsua. Ikasketaz ingeniari industriala eta euskal filologoa zen Gentza Belaustegigoitia, urte luzetan Aceralia izandakoaren Basauriko Etxebarriko lantegiko zuzendaritzako kidea. Politikan EAJ alderdian aritu zen, harik eta alderdi jeltzalea zatitu eta Eusko Alkartasuna sortu zen arte. 

75 urte zituela zendu da Laudioko militante abertzale eta herriko historiaren zein hizkuntzaren aztertzaile sutsua. Ikasketaz ingeniari industriala eta euskal filologoa zen Gentza Belaustegigoitia, urte luzetan Aceralia izandakoaren Basauriko Etxebarriko lantegiko zuzendaritzako kidea. Politikan EAJ alderdian aritu zen, harik eta alderdi jeltzalea zatitu eta Eusko Alkartasuna sortu zen arte. 

Hainbat eta hainbat kargu politikotan aritu izan da Gentza Belaustegigoitia; Arabako Diputatu Nagusi, Garaikoetxearen lehen gobernuko Lehendakaritzako Idazkari, Arabako biltzarkide, eta Laudioko Udaleko zinegotzi 1995 urtetik 1998ra. Adinak eta osasunak bere jarduera politikoa zaildu bazuten ere, azkenengo urte hauetan ere, Eusko Alkartasunako zerrendetan parte hartu izan du Belaustegigoitiak, azkenengo aldiz 2007ko udal hauteskundeetan. Azken Udal hauteskundeetan Bildu koalizioko zerrendetan joateko nahia adierazi bazuen ere, osasun arazoak direla eta, azkenerako ez zuen zerrenda horretan parte hartu.

Herriko historiaren eta ohiturak ezagutu, aztertu eta zabaltzea maite zuen Gentza Belaustegigoitiak, eta asko dira argitarapen ezberdinetan idatzitako artikuluak, San Roke kofradiaren aldizkarian besteak beste.

Gentza Belaustegigoitiaren aldeko elizkizunak abuztuaren 2an egingo dira. Arratsaldeko seietan Lamuzako San Pedro elizan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide