Agiñagako jaiak igandean hasiko dira

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra 2011ko uzt. 22a, 11:43

Igandean hasi eta astelehenera arte luzatuko dira Agiñagako jaiak. Aurten gainera, Agiñagako logotipoa diseinatzeko sariketa ireki zuen bertako jai batzordeak, eta lehiaketaren irabazle suertatu da Maite Martinez Menoyo (logotipo berria ikusgai dago ezkerreko zutabean). Bigarren saria ordea Iraia Aspuru Respaldizak irabazi du. Jai batzordeak eskerrak eman dizkie sariketa txiki honetan parte hartu duten guztiei, eta dei egin die Agiñagako jaietan parte hartzeko, batez ere igandean 20:30etan egingo den parrilladan.

Igandean hasi eta astelehenera arte luzatuko dira Aginagako jaiak. Aurten gainera, Aginagako logotipoa diseinatzeko sariketa ireki zuen bertako jai batzordeak, eta lehiaketaren irabazle suertatu da Maite Martinez Menoyo (logotipo berria ikusgai dago ezkerreko zutabean). Bigarren saria ordea Iraia Aspuru Respaldizak irabazi du. Jai batzordeak eskerrak eman dizkie sariketa txiki honetan parte hartu duten guztiei, eta dei egin die Aginagako jaietan parte hartzeko, batez ere igandean 20:30etan egingo den parrilladan.

Jaiak uztailaren 24an hasiko dira, igandea, arratsaldeko bostetan. Haurrek puzgarriak eta ohe elastikoa izango dute aukeran, bai eta margoketa eta zeramika tailerrak ere. Segidan VI. Seinakako Briska txapelketa ospatuko da, eta zazpiretan VI. Igel Txapelketa. Afal orduan parrillada, eta gaueko bederatzi terdietan Laudioko Pirulo Txou taldeak "Pirulo Monster Txou" ikuskizuna eskainiko du. Ikuskizuna amaituta berbena izango da, eta goizaldeko lauretan III. Igel arrantza Leihaketa.

Santiago egunean ere ospakizunek aurrera jarraituko dute; eguerdiko hamabi terdietan meza santua egongo da, eta ordubata terdietan Pintxo dastaketa. Ordu biak eta laurdenetan Aginagako logotipo berria aurkeztuko dute, eta jarraian, jaiak amaitzeko, ohiko zozketa egingo dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide