Udalak uztailaren 18a "Frankismoa gaitzesteko eguna" izendatzea erabaki du

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra 2011ko uzt. 20a, 16:05

Ahaztuak 1936-1977 taldearen ekimenez aurkeztutako mozioa ezhoiko udalbatza saioan eztabaidatu zen pasadan uztailaren 18an bertan. Mozio horretan uztailaren 18a "frankismoa gaitzesteko eguna" izendatzea proposatzen zen, estatu kolpea eman zela 75 urte betetzen direnean hain justu ere.

Herritarrez betetako udalbatza aretoan Bilduko zinegotziak izan ziren Ahaztuak 1936-1977 taldearen ekimenaren alde bozkatu zuten bakarrak, Alderdi Popularrak kontra egin zuen eta EAJ/PNV abstenitu egin zen.

Onartutako mozioan Udalak herritarrei aurrerantzean uztailaren 18an euren leiho eta balkoietan ikurriña edota bigarren errepublikako bandera jartzeko deia egiten die.

Ahaztuak 1936-1977 taldearen mozioak uztailaren 18an udaletxean ikurrinarekin batera bandera errepublikarra jartzeko eskaera ere jasotzen zuen, baina, Udalaren esanetan, eskaera honek ez zuen aurrera egin "Sinboloen legea" dela medio. Egun horretan bandera jartzea "1936 eta 1977 urteen artean erregimen frankistaren ondorioak pairatu zituzten eta erregimen horren aurka eta askatasunaren alde bandera horren babespean borrokatu zuten  pertsonak omentzeko" modu bat dela adierazi dute Ahaztuak 1936-1977 taldeko kideek.

Sinboloen legea gora behera, oroimena eta justiziaren alde lan egiten duen talde honek, Bilduko zinegotziek eta Urduñako hainbat herritarrek "estatu kolpea eman zuten militarrek erasotu zituzten balore demokratikoak eta erregimenaren aurka borrokatu zuten herritarrak goratzeko" Foru Plazan omenaldi txiki bat egitea adostu zuten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide