"Aiaraldean bizi nahi dugu" koordinakunde eratu berriak manifestua aurkeztu du

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra 2011ko uzt. 18a, 10:47

Azken asteotan, lurraren defentsan diharduten zenbait talde biltzen hasi dira, "Nerbioigoiena pairatzen ari den hondamenari kolektiboki aurre egiteko beharrak bultzatuta". Koordinakunde honetako kideek adierazi dutenez, "bi oinarri basiko eta komunengatik bat egiten" dute bildu diren taldeek; alde batetik "ingurumena erasotzen duten makroproiektuak gelditzeko beharra" eta bestetik  "gisa honetako makroproiektuak kokatzen diren herrien erabakitze eskubidearen defentsa eta "Aiaraldea nolakoa izango den erabakitzeko herritar guztion eskubidea defendatzea" ere. 

Egungo egoeraren analisi kritikoa egin ondoren, ezkerreko zutabean atxikitutako  agiria aurkeztu dute herri eragile hauek, lurralde antolaketaren gaineko oinarriak zeintzuk izan beharko liratekeen islatu nahirik. Manifestuan Ingurumenari dagozkion gai guztietan  informazio zehatza eta zorrotza galdegiten dute, bai eta bestelako aldarrikapen batzuk ere;hala nola energia kontsumoa murrizteko planifikazio argia, espekulazio inmobiliarioa errotik mozteko beharra, hondakinen kudeaketa arduratsua, neurrigabeko kontsumoa gelditzeko ezinbestekotasuna, uraren kudeaketa egokia eta nekazaritza zein abelazkuntza tradizionalaren  defentsa besteak beste. Manifestuak "kostu ekonomiko, ekologiko eta gizarte kostu izugarria duten  makro-azpiegitura eraikuntza lanak" gelditu behar direla ere jasotzen du.

Manifestu hau oinarri hartuta, norbanako zein talde ezberdinen atxikimendua jaso asmo dute datozen hilabeteetan; "erakunde sozio-kulturalak,sindikatuak,alderdi politikoak...". Gaur artean talde hauek bat egin dute manifestuarekin eta bere edukiekin: Sasien Sehaska, Saratxoko Administrazio batzarra, Mendiko Lagunak taldea, Hauspoa, Zanpazu Bizirik taldea eta Jesuri eta ganekogorta Bizirik taldea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide