Aiaraldeko gazte asanbladek euren aldarrikapenak zabalduko dituzte gaur abiatu den martxan.

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra 2011ko uzt. 14a, 10:27

Urteak dira Aiaraldeko Gazte Asanbladek euren arteko elkar-ezagutza eta elkarlana sustatzeko lanari ekin ziotela. Bide horretan, gazte egun bateratuak, lan koordinatua, esperientzien elkar-trukea eta beste hainbat ekimen antolatu dituzte, bai eta uda-aldean antolatu ohi duten Gaztetxeen aldeko martxa ere. 

Urteak dira Aiaraldeko Gazte Asanbladek euren arteko elkar-ezagutza eta elkarlana sustatzeko lanari ekin ziotela. Bide horretan, gazte egun bateratuak, lan koordinatua, esperientzien elkar-trukea eta beste hainbat ekimen antolatu dituzte, bai eta uda-aldean antolatu ohi duten Gaztetxeen aldeko martxa ere. 
“Herritik gailurrera, Aiara eraikitzera” da aurtengo martxarako hautatu duten goiburua, eta “gazteok gure aisialdia eta etorkizuna autogestioaren bitartez antolatzeko beharra” aldarrikatuko dute herriz herri. Ohi bezala, gazte asanbladek “gazteok kudeatutako espazioen, gaztetxeen beharra” zabalduko dute martxa honen bitartez. Antolaketan Aiaraldeko lau gazte asanbladek parte hartuko dute; Orozkoko Zubiaurrekoak, Amurriokoak, Urduñakoak eta Laudiokoak.
Martxa Amurrioko Juan de Urrutia plazan abiatuko da 11tan, eta Laudiorako bidea hartuko dute jarraian. Mendian bazkari legea egin, eta arratsaldeko 18ak aldera iritsiko dira Laudioko akanpalekura. Bertan eta ordu horretan, zentral eolikoen gaineko hitzaldia  antolatu dute, triki poteoa gero, 21tan afaria, eta azkenik gaueko 22tan gaztetxe eta okupazio mugimenduaren inguruko bideo-emanaldia.

Biharramunean, uztailak 15, ekingo diote berriz ere martxari, eta Santa Marinan bazkalduta Orozkorako bidea hartuko dute. Orozkon herrien arteko orientazio jokoaz gozatzeko aukera izango dute bertaratuek, eta afalostean kontzertuak eta ekitaldia. Gaueko 21tan izango da hori; eta “Sute”, “Striknina” eta “Bajo Presion” taldeez gainera, Dja ere izango da.

Larunbatean goizeko 10etan gosaldu, akanpalekua batu eta garbitu, eta eskupilota txapelketa izango dute aukeran martxako parte hartzaileek. Arratsaldean ordea, kukutza gaztetxearen (Errekalde) desalojoaren kontra egingo den naziorteko mnifestazioan parte hartzeko deia egin dute lau gazte asanbladek.  “Kukutzatik ez dira pasako” leloa duen manifestazioa arratsaldeko 18tan abaituko da Bilboko udaletxean

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide