Udalaren funtzionamendua arautuko duten lehenengo erabakiak hartu dira udalbatzan

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra 2011ko uzt. 11a, 11:22

Udalaren osaketari begira lehen erabakiak hartu ziren uztailaren 8an Artziniegan izandako udalbatzan. Besteak beste, alkatearen dedikazioa, lansaria, udalbatzen maiztasuna eta ordutegia, tokiko gobernu-batzordearen osaketa eta erabakimena, eta organo kolegiatuetako ordezkarien izendapena eztabaidatu eta zehaztu ziren.

Udalaren osaketari begira lehen erabakiak hartu ziren uztailaren 8an Artziniegan izandako udalbatzan. Besteak beste, alkatearen dedikazioa, lansaria, udalbatzen maiztasuna eta ordutegia, tokiko gobernu-batzordearen osaketa eta erabakimena, eta organo kolegiatuetako ordezkarien izendapena eztabaidatu eta zehaztu ziren.

Artziniegako Bildu koalizioak kaleratutako pretsa oharraren arabera, koalizio independentistak bi proposamen eraman zituen udalbatzara “lehena, herritarrei arreta emateko 10 orduko ordutegi finko bat ezartzea, uste baitugu arreko legealdian horixe izan dela herritarren kexa nagusietako bat,” eta bigarrena “alkatetzaren soldata modu gardenean finkatu zedila jatorrizko lanpostuaren ordainsariaren arabera, gastua arrazionalizatzeko eta horri buruzko polemika, espekulazio eta zurrumurruak baztertze aldera”.

Koalizioak salatu duenez, aipaturiko bi gaiak ez ziren eguneko gaien artean sartu Alkatetzak horrela erabaki zuelako, eta mozioa Bilduko zinegotzien txandan mahaigaineratu behar izan zuten. Mozioak baina ez zuen EAJren eta PP alderdiaren babesik eskuratu eta beraz, ez zuen aurrera egin. Gauzak horrela, alkatearen ordansaria 48.000 € izatea onartu zuen Artziniegako udalbatzak.

Bestalde, udalbatzak egiteko maiztasuna eta ordutegia ere zehaztu ziren aipatu udalbatzan; 5 udalbatza goizez egingo dira eta beste 5 arratsaldez. Bilduk hiru neurri proposatu zituen herritarren parte hartzea sustatzeko: batetik eguneko gaiak modu labur eta argian azaltzea, bestetik eta udal-taldeek zein bertan dauden herritarrek galderak eta eskeen txanda bat erabiltzeko aukera izatea, eta azkenik garrantzi handiko eta interes orokorreko gaiak arratsaldeko bilkuretan jorratzea.

Tokiko gobernu-batzarraren osaketa

Bestalde, tokiko gobernu-batzarraren eraketa ere eztabaidagi izan zen uztailaren 8ko udalbatzan. EAJk, udalean ordezkaritza duten hiru alderdiek ordezkari bana izatea proposatu zuen; EAJko bat, PPko bat, Bilduko bat eta azkenik alkatea bera. Prentsa-ohar bidez jakinarazitakoaren arabera, Bilduk gobernu-batzarrean sartzea onartu du, “baldin eta taldeen arteko akordiorik ezean, alkateak kalitatezko botoa ez badauka”. Konpromiso hori aintzat hartuta osatu da beraz Artziniegako tokiko Gobernu-batzarra.

Udal-batzordeei dagokienean, EAJk birmoldaketa handia egin du, guztira 6 batzorde osatuz, tartean auzoetarako eta herritarren parte-hartzerako batzordea. Bilduk modu positiboan baloratu du berrantolaketa hau eta, gainera, uste du "positiboa izango litzatekeela gutxienez urtean birritan auzoetan batzarrak egiteko konpromisoa hartzea, udalaren presentziarekin”. Koalizio independentistak auzo-alkatearen gaia ere jaso du kaleratutako prentsa oharrean “uste dugu herritarrek eurek aukeratu beharko luketela, horretarako prest dauden hautagaien artean. Hautagairik ez balego edo interesatuak herritarren babesa ez badauka, udalak edo alkateak izendatuko luke”.









LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide