Arrankudiaga-Zolloko Udalak herritarren eta oposizioaren parte hartzea ahalbidetzen duten lan-batzordeak osatu ditu

Ekainaren 11an Udal Batzarra eratzeko plenoan zortzi urtez alkatetzan egon ostean EAJ alderdiko Bingen Larizgoitiak aginte makila Bilduko Itziar Duandikoetxea alkate berriari eman zion. Alkate berriak herriko pertsona multzo handi baten babesa izan zuen bere lehenengo udal batzarrean. Ordutik ona  udal berria lanean jarri da, eta koalizio independentistak hauteskunde programan eta kanpainan esan bezala; "ez gara aurreko legegintaldiak egindakoarekin obsesionatuko, gure filosofia beste era batera lan egitea baita".

Ekainaren 11an Udal Batzarra eratzeko plenoan zortzi urtez alkatetzan egon ostean EAJ alderdiko Bingen Larizgoitiak aginte makila Bilduko Itziar Duandikoetxea alkate berriari eman zion. Alkate berriak herriko pertsona multzo handi baten babesa izan zuen bere lehenengo udal batzarrean. Ordutik ona  udal berria lanean jarri da, eta koalizio independentistak hauteskunde programan eta kanpainan esan bezala; "ez gara aurreko legegintaldiak egindakoarekin obsesionatuko, gure filosofia beste era batera lan egitea baita".

Itziar Duandikoetxea alkate berriaren hitzetan; "ilusioa, zintzotasuna, gardentasuna eta parte-hartzea izango dira gure lanaren oinarrizko lau zutabeak". Koalizioaren ustetan ezaugarri hauek dira herritarrek eurengandik espero dituztenak, eta adierazi dutenez, "aldaketak, txikiak badira ere, laster ikusiko dira".

Zentzu horretan lehen erabakiak hartu dituzte Arrankudiaga-Zolloko Udalean; besteak beste Udaleko arlokako batzordeak informatiboak izatetik lan batzordeak izatera pasako dira, "herritarren parte hartzea eta euren ideiak Udalean sustatzeko". Batzar hauetan Bilduko ordezkari batek eta EAJko beste batek parte hartuko dute, "eta nola ez, horrela nahi duten herritarrek", hartutako erabakiak udalbatzak onartu beharko ditu. Alkate berriaren hitzetan, batzorde hauek "gutxienez hiru hilean behin bilduko dira, hastapenetan sarriago biltzea aurreikusten badugu ere".

Lau izango dira lan batzorde hauek; Eraketaren lan batzordea Udalaren barne antolaketaz arduratuko da eta arduraduna Itziar Duandikoetxea bera izango da eta Bingen Larizgoitia alkate ohiak ere parte hartuko du. Hirigintza eta Ingurugiroa lantaldearen arduraduna Koldo Albizua izango da eta EAJko ordezkari bezala Urtzi Bergarak parte hartuko du. Hirugarren lantaldea Kultura eta Kirolarena izango da, Bildu koalizioko Mikel Abisketak eta EAJko Nekane Alonsok parte hartuko dute. Azkenik Herritarren Eskubideak lantaldea osatu dute Udalean, gazteria eta adineko jendearen beharrizanetaz arduratzeko besteak beste. Lantalde honetako arduraduna Garazi Abrisketa Bilduko zinegotzia izango da eta berarekin batera Nekane Alonso jeltzaleak parte hartuko du.

Era berean Zolloko junta ere eratuko da eta udalbatzan dauden Zolloko zinegotzi biek eta beste hiru kidek osatuko dute.
Bilduren lan egiteko proposamena lehen plenoan onartua izan ondoren martxan daude dagoeneko lataldeak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide