Arabar Errioxako Bigarren Raida irabazi dute Ibone eta Aaron neba-arreba laudioarrek

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra 2011ko eka. 17a, 07:00

Larunbat honetan Arabar Errioxako Bigarren Raidean parte hartu zuten Ibone eta Aaron Sanchez Garmendia neba-arreba laudioarrek. Korrika egin beharreko 6 km-ko saioarekin hasi zuten parte-hartzaileek eguneko jarduna, eta segidan orientazio akuatikoko saioa izan zuten Oiongo igerilekuetan (igerian joan behar zuten, mapa eskutan, urazpian zeuden balizak topatu ahal izateko). Proba hori bukatutakoan, lehen talde mistoetako lehen posizioan ziren laudioarrak, bukaerararte galdu ez zutena.

Larunbat honetan Arabar Errioxako Bigarren Raidean parte hartu zuten Ibone eta Aaron Sanchez Garmendia neba-arreba laudioarrek. Korrika egin beharreko 6 km-ko saioarekin hasi zuten parte-hartzaileek eguneko jarduna, eta segidan orientazio akuatikoko saioa izan zuten Oiongo igerilekuetan (igerian joan behar zuten, mapa eskutan, urazpian zeuden balizak topatu ahal izateko). Proba hori bukatutakoan, lehen talde mistoetako lehen posizioan ziren laudioarrak, bukaerararte galdu ez zutena. Ondoren bizikletak hartu eta 18km-ko erronkari aurre egin zioten, 700metroko desnibela gaindituz. Lapoblacion herrira heldu zirenean, 20 minutu inguruko aldea zuten laudioarrek.

Han bizikletak laga eta Leon Dormido mendira (1245m) oinez igo ziren parte-hartzaileak. Ingurutik hainbat baliza topatu behar izan zituzten, 8km eta 600 metroko desnibela gaindituz. Horietako bat eskalada egin ostean bakarrik lortu zitekeen. Trekkingaren ondoren, azken proba gelditzen zen, beste 18km bizikletan, eta Gorrebustotik pasatzean elizaren kanpaidorretik rapela egin zuten.

Irten zirenetik bost ordu eta 15 minutu igarotzean heldu ziren helmugara, bigarren taldeari ordubete luzeko aldea atera ziotelarik.
Bigarren edizio hau oso arrakastatsua izan zen, 45 taldek parte hartu zutelako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide