Amurrioko udala goizeko 9:30etan osatuta geratu da. Lehenengo bozketan EAJko 7 zinegotziek euren hautagaiaren aldeko bozka eman dute; Bilduko beste 7 zinegotziak abstenitu egin dira, eta PPko bi zinegotziek eta PSEko besteak euren burua bozkatu dute; hautagietako batek ere ez du lortu beharrezkoa zen gehiengo osoriki, eta beraz zerrenda bozkatueneko hautagaia izendatu dute alkate; Josune Irabien Marigorta EAJko hautagaia hain zuzen ere.
Aiara udalerrian ostera, Josu Artetxe Bilduko hautagaia izendatu dute alkate berri; talde politiko guztiek euren hautagaien alde bozkatu dute, eta beraz, Amurrioko kasuan bezala, zerrendarik bozkatueneko hautagaia izendatu dute alkate.
Laudio eta Arrankudiagako Udalak 11etan osatuko dira, informazio berria izan ahala eguneratuko dugu albiste honetako informazioa.