Musika airean - Karmele Jaio

Elenak egongelako leiho ondoan jarrita ematen du eguna, kalera begira eta bere oroitzapenei atxikita; ez du kalera irten nahi. Alargun geratu zenetik, bihotza izoztu eta harriak bezala gogortu zitzaionetik, etxeko bakardadearen eta ixiltasunaren erreinuan bakarrik bizi da, etxetik atera gabe, eta hil arte horrela izatea nahi du:

 

Elenak egongelako leiho ondoan jarrita ematen du eguna, kalera begira eta bere oroitzapenei atxikita; ez du kalera irten nahi. Alargun geratu zenetik, bihotza izoztu eta harriak bezala gogortu zitzaionetik, etxeko bakardadearen eta ixiltasunaren erreinuan bakarrik bizi da, etxetik atera gabe, eta hil arte horrela izatea nahi du:

 

Sei urte dira, bakarrik geratu eta itxura egin behar izateari utzi niola. Jada ez dut zoriontsua naizen itxurarik egin behar albokoak zoriontsu egiteko, albokoak alaitzeko edo ondo sentiarazteko. Jada ez diot inori ezer zor eta ez zait geratzen pareta hauetatik kanpoko antzerkian parte hartzeko gogorik, ezta indarrik ere.

 

Eleberri honetako protagonista emakume zaharra da eta zahartzarotik kuestionatzen du bere bizitza: hau izan naiz, hau egin dut, hau bizi izan dut, iraganaren inguruan pentsatuz eta hausnartuz bere mundu propioa berraurkitzeko beharra sentitzen du:

Isidrorekin ezkondu nintzenetik, adibidez, beti erabili dut “gu” hitza nitaz hitz egiterakoan.[...] Nire mundua gurean desegin zen. Isidroren mundua, aldiz, ukigabe geratzen zen. Eta hala eta guztiz ere, duela sei urte Isidro hil den arte, ez naiz konturatu zenbateko askatasuna falta izan dudan. Hainbeste, ze azken sei urte hauetan ariketa handiak egin behar izan ditut, galduta uste nuen mundu propioa aurkitzeko. Eta aurkitzen noan ni horrek bakarrik egon nahi duela ikusi dut, bakarrik eta lasai. Neure lekuan. Bizitzan lehenengoz.

Baina seme-alabek Ekuadorreko neska bat ekarriko diote etxeko lanetan laguntzeko eta hortik aurrera jada ezer ez da berdin izaten segituko.

Gozamena. Hauxe izan da niretzat Karmele Jaio idazle gasteiztarraren bigarren nobela hau, ti-ta batean irentsi dudana eta ezustean irentsi nauena; zuretzat ere hala izatea gustatuko litzaidake.

Musika airean zabaltzen den bezala, hedatzen da guganaino Elenaren oroitzapenen oihartzuna: iraganari buruzko hausnarketak, bizitzari buruzko gogoetak.

Emakume baten identitate birsortzea: geure barneko musika entzuten jartzen gaituena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide