Bildu koalizioak Aiaraldean aurkeztutako zerrenda guztiak baliogabetu ditu Espainiako Auzitegi Gorenak

Espainiako Auzitegi Gorenak Bildu hauteskunde koalizioaren zerrenda guztiak baliogabetu ditu, Aiaraldeko herrietakoak barne. Gaueko 23tan kaleratutako epaiak dionez, ETAk eta Batasunak zuzendu eta kontrolatu dute Bildu. Epaitegia osatzen duten 15 epaileetatik bederatzik baliogabetzearen alde bozkatu dute, eta seik ordea kontra.

Espainiako Auzitegi Gorenak Bildu hauteskunde koalizioaren zerrenda guztiak baliogabetu ditu, Aiaraldeko herrietakoak barne. Gaueko 23tan kaleratutako epaiak dionez, ETAk eta Batasunak zuzendu eta kontrolatu dute Bildu. Epaitegia osatzen duten 15 epaileetatik bederatzik baliogabetzearen alde bozkatu dute, eta seik ordea kontra.

Bildu koalizioak hauteskunde zerrendak osatu ditu Aiaraldeko udalerri guztietan: Urduñan, Amurrion, Artziniegan, Laudion, Okondon, Orozkon, Arakaldon, Arrankudiagan eta Aiaran (zerrendak ikusteko egin klik hemen).

Helegite eta ebazpenen balizko epeak

Bildu koalizioak aditzera eman duenez, helegitea aurkeztuko du Auzitegi Konstituzionalaren aurrean. Helegite eta ebazpenen balizko egutegia ondoko hau izan daiteke berria.info atariak jakitera eman duenez:

Joan de asteartean. Maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeetako behin betiko zerrendak argitaratu zituzten.

Joan den asteazkenean eta ostegunean. Inpugnazioak jartzeko aukera. Estatuaren abokatuak asteazkenean aurkeztu zuen Bilduren zerrenda guztien kontrakoa, Fiskaltzak atzo. Bilduko defentsak gaur eguerdirako aurkeztu beharko ditu alegazioak.

Gaur (igandea). Espainiako Auzitegi Goreneko 61eko aretoak igandeko gaueko hamabiak baino lehen hartu behar zuten erabakia. 23:00etan jakinarazi dute.

Astelehena-asteartea. Konstituzionalean helegitea jartzeko aukera du Bilduk. Bi egun ditu horretarako.

Ostegun gauerdirako. Konstituzionalak erabakia eman beharko du ordurako.

Ostirala. Hauteskunde kanpaina hasiko da.

Maiatzak 12. Kanpainan lege urratzea egon dela iritziz gero, berriro zerrendak inpugnatzeko aukera izango dute Fiskaltzak eta Estatuaren abokatuak.

Maiatzak 15. Inpugnazioa jarri eta hiru eguneko epea izango du Gorenak erabakia hartzeko, zerrendak alegazioa jartzeko duen epe bera.

Maiatzak 17. Konstituzionalean babes helegitea jartzeko aukera izango dute aldeek, hiru eguneko epean.

Maiatzak 20. Azken erabakiaren berri eman beharko du Auzitegi Konstituzionalak.

Maiatzak 22. Hego Euskal Herrian Udal eta Foru Hauteskundeak izango dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide