Istripua asteartean gertatu zen behargina Amurrioko Aldaiturriaga kaleko teilatu batean inolako segurtasun neurririk gabe lanean ari zela. Langilea 8 metroko altueratik erori eta larri zaurituta Gasteizko Santiago ospitalera eraman zuen anbulantziak. Osalan (Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea) ezbeharra ikertzen ari da.
Hiru solairutako eraikinean lanean ari zen behargina ezbeharra gertatu zenean. Euskadiko CCOO sindikatuak salatu du inolako segurtasun neurririk gabe ari zela langilea lanean, “batere euste-sokarik gabe eta mota honetako obretan erabiltzen diren perímetro sarerik gabe”. Era berean, sindikatuak adierazi du istripua izan duen langilea Urduñako “Gremios Rafa SL” enpresak kontratua zela, eta enpresa honek hainbat salaketa eta isun jaso dituela segurtasun neurriak ez betetzeagatik.