Ikasle ohien eta irakasleen arteko topaketa hunkigarria Laudio Ikastolan, "izan zirelako gara, garelako izango dira" lelopean

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra 2011ko mar. 20a, 09:36

Aurtengo Araba Euskaraz Laudion ospatuko denaren aitzakipean, Laudio Ikastolako 400 ikasle, irakasle zein langile ohiek, oroitzapen eta pasadizoz jositako festa egunean parte hartu zuten atzo. "Izan zirelako gara, garelako izango dira" aurtengo arabako ikastolen jaiaren leloa aintzat hartuta, Laudio Ikastolan azken berrogei urtetan euskara hutsezko hezkuntza jaso duten belaunaldi guztiek parte hartu zuten, bai eta irakasle zein langile ohiek ere.

Aurtengo Araba Euskaraz Laudion ospatuko denaren aitzakipean, Laudio Ikastolako 400 ikasle, irakasle zein langile ohiek, oroitzapen eta pasadizoz jositako festa egunean parte hartu zuten atzo. "Izan zirelako gara, garelako izango dira" aurtengo arabako ikastolen jaiaren leloa aintzat hartuta, Laudio Ikastolan azken berrogei urtetan euskara hutsezko hezkuntza jaso duten belaunaldi guztiek parte hartu zuten, bai eta irakasle zein langile ohiek ere.

Eguerdia aldean egindako ekitaldian, Ikastolaren hastapenetan irakasle aritu ziren emakume eta gizonek omenaldi sentitua jaso zuten bertaratutakoen partetik; egun irakasle diren horien eskutik jaso zituzten lore sortak. Ekitaldian gogoan izan zituzten Laudion euskarazko hezkuntzan aintzindari izandako ikastetxe honetan lan handia egin eta jadanik gure artean ez dauden pertsonak, aipamen berezi eta hunkigarria eginez Iñaki Mendiguren Ikastolako zuzendari izandakoari.

Ekitaldiaren ondotik, Ikastolako promozio guztien "klase-argazkiak" egin zituzten eta aspaldiko ikaskideak berriz ere batuz, orduko pasadizoak eta oroitzapenak izan ziren jaia bera eta ondorengo bazkari-giro guztia jantzi zutenak. Bazkarian kantuak, umorea eta musika izan ziren protagonista, eta Izargi taldea izan zen bazkalostea musikaz janzteko arduraduna.

"Izan zirelako gara, garelako izango dira" leloa ardatz hartuta, ekitaldi honen bitartez eta etorriko direnenen bitartez, Ikastolan ikasitako pertsonen sarea osatu asmo dute; Ikastolatik kanpo ere, euskaraz bizi ahal izateko lana ikasle-ohien sarearen bitartez sustatzeko.

ARGAZKI BILDUMA ikusteko egin klik HEMEN.

Argazkilariak: Goretti Escalza, Ane Ortega eta Gartzen Garaio

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide