“Okondo Bai” herritarren elkartea sortu dute

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra 2010ko ira. 27a, 09:51

Prentsa ohar baten bidez adierazi dutenez, “Okondoko hainbat herrikidek herri plataforma zabal bat sustatzen ari gara, azken urteotan gure herrian bizi den etengabeko eztabaida eta gatazkaz nekatuta eta klase politikoak gure herriarentzako egiteko egokirik ez dutela sinistuta”.

Prentsa ohar baten bidez adierazi dutenez, “Okondoko hainbat herrikidek herri plataforma zabal bat sustatzen ari gara, azken urteotan gure herrian bizi den etengabeko eztabaida eta gatazkaz nekatuta eta klase politikoak gure herriarentzako egiteko egokirik ez dutela sinistuta”.

Plataforma honen sorrerarekin “gure herriaren ziklo bat bukatu” egiten dela adierazi dute, eta era berean “herritarrentzako aukera berri bat” irekitzen dela. “Hurrengo 20 urteetarako Okondo eraikitzeko ordua da” baieztatu dute. “Pertsonalismoei eta protagonismo borrokei lotuta egon da Okondo urte gehiegitan, eta guk ez dugu hori nahi. Okondokoak izatea harro gaude eta ideia berriak ditugunaz ziur gaude, lan egiteko gai den eta lan egiteko prest dagoen jende asko dago”.

Alderdi politikoek Okondoko herriak behar dituen erantzunak emateko ezgauza direla adierazi dute plataforma berriko kideek, “laister zuen botoen eske gerturatuko zaizkizue, nahi duten bakarra horixe da”. Alderdi politikoak positiboan lan egiteko eta akordioak bilatzeko gai ez direla baieztatu dute, “ez dituzte ideia propioak onartzen eta egiten duten gauza bakarra gatazka egoera elikatzea da”. Plataformako kideek “horrekin apurtu” nahi dutela adierazi dute, “eta positiboan lan egin”.

“Herritar arruntak gara, ideia desberdinak ditugun herritarrak, gure kabuz pentsatzen dugunak. Laguntasunak eta lan egiteko gogoak batzen gaitu, konplexu gabe eta etiketa gabe” adierazi dute zabaldutako prentsa oharrean.

Aukeratutako izenaz ere azalpenak eman dituzte “Okondo Bai-k dena esaten du; guztien batuketa, berdinen eta ezberdinen artekoa, eta positiboan”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide