Patxo eta Isidro Murga euskal preso politikoak euren sorterritik oraindik eta gehiago urrundu dituzte. Burgoseko espetxean hiru urtetik gora eman ondoren Leonera lekualdatu dituzte, euren herritik XXXX kilometrora.
Patxo eta Isidro Murga anaiak 18/98 sumario ezagunean auzipetu zituzten EGIN egunkarian egindako lanagatik. Jarduera politikoa garatzeagatik x eta x urteko zigorra betetzen ari dira. Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epailea zenak Egin egunkariaren itxiera agintzearekin batera bi anaiak eta Pablo Gorostiaga Laudioko alkate ohia ere atxilotzeko agindua eman zuen. Orduan ia sei hilabete eman zituzten preso hiruek, orain 2007ko azaroaren 30etik daude gartzelan.
Patxok 70 urte ditu eta Isidrok 64. Lekualdatze honen berri lehen eskutik jaso nahi izan dugu eta horretarako Isidroren alaba den Aiara Murgarekin (1978) hitz egin dugu.
Nola jaso zenuten beste espetxe batera lekualdatuko zituztenaren berria?
Kriston bajoiarekin. Nahiz eta gartzela zaharra izan eta oso ziega txikian biak egon behar izan, bazituzten hori konpentsatzen zuten hainbat gauza: Burgosen oso egokituak zeuden, gartzelako funtzionamendua beraiek eta guk ere kontrolatuta geneukan; Aitak tailerretan larru lantzen zuen eta material eta tresneria asko erosi izan dugu denbora honetan, guzti hori han geratu da. Gainera, 3 urte eta gero aurreko astean ordenagailua izatea lortu zuen. Osaba haginetako tratamendua egiten dago eta bertan bera utzi behar izan du, bestetik tentsio arazo larria dauka eta han oso ondo kontrolatzen zuten.
Gartzela txikia da baina danak ezagutzen ziren eta harremana askoz ere pertsonalagoa zen.
Gainera momentu honetan politikoki dagoen mugimenduarekin ez genuen espero.
Nola bizi izan duzue? Eta aitak eta osabak, nola bizi izan dute eurek egoera hau?
Sumisioarekin: zer egingo diogu? Gauzak horrela suertatzen direnean, suertatzen dira eta listo, ez dago besterik.
Burgosetik atera zituztenetik Leonera iritsi arte zenbat denbora pasa da? Euren berririk izan duzue denbora honetan?
Guri abisua asteazkenean eman ziguten, eta zorionzez beraiek bisitatzera joateko aukera izan genuen ostiralean. Larunbatean ateratzekoak ziren eta Navalcarnerora joango zirela pentsatzen genuen. Aitak, trasladoko egunetan ezingo gintuela deitu eta lasaitasunez hartzeko esan zigun, denbora luzea emango zutelako seguruenik bidaian.
Leonera trasladoak asteartean egiten zirela enteratu ginen eta egun horretan ailegatuko zirenaren esperantza genuen, baina asteartean eta asteakenean ez genuen beraien berri izan eta egia esan urduritzen hasiak ginen. Nahiz eta jakin ez zutela zertan gaizki egon behar, 6 egunez euretaz ezebez jakin barik egoteak urduritzen zaitu.
Bestalde, ostiralean bisitatzera joan ginenean komentatu zigun trasladoak iraun zuen egun guztietan ezin izan zirela arropaz aldatu ez eta dutxatu, liburu soil bat ere ez zuten izan. Aitak 64 urte ditu eta osabak 70, 6 egunez horrela izatea ez da normala..... ez da batere atsegina egoera horretan pentsatzea.
Azkenean Palentzian egon omen ziren lekualdaketak iraun zuen egunetan eta zorionez ez ziren horren deseroso egon.
Leoneko espetxean aita eta osaba bisitatu ahal izan dituzue dagoeneko? Nola daude?
Bai. Larunbatean joan ginen. Egun bat soilik zeramaten bertan, eta egia esan apur bat galduta zeuden oraindik.
Sakabanaketan sakondu eta zuen senideak Euskal Herritik are eta gehiago urrundu dituzte, zer esan nahi du horrek zuentzako?
Ba egia esan, ez dakit zer pentsatu. Gustatuko litzaidake lekualdaketa hauetaz arduratzen denarekin elkarrizketa bat izatea, niretzako horren ulertezinak diren mugimendu hauei buruzko azalpen bat entzuteko. Lekualdaketa hauek ez daukate zentzurik, eta imaginatzen dut beraiekin hitzeginez gero ere antzeko geratuko nintzatekeela, baina behintzat "zergatik" baten erantzunarekin.
Sakabanaketaren aurkako jarrera argia da Euskal Herrian, baian nola egin ahal zaio aurre?
Euskal Herritar abertzaleok zapalkuntza handia jasaten dugu eta ezebez eginda ere ziega batean bukatu dezakegu, beraz, hau guztia kontutan hartuta, ez dela gutxi, nahikoa egiten dela uste dut, edo niri behintzat ez zait ezer gehiago bururatzen.
Egoera politikoan aldaketa giroa sumatzen da azkenaldian. Nola bizi duzue euskal preso politikoen senideek hau guzti hau? Eta kartzelan, nola bizi dute?
Esperantzarekin, baina gehiegi animatu barik, bada ez-pada ere, bestela begira pasaden asteko sustoa.....
Aitak, osabak eta lehengusuak ere esperantzatuak daude.
Bizitzen ari garen egoerari urtaro bat jarri behar banio udaberrian gaudela esango nuke: Nahiz eta zenbait egun euritsu atera gehienetan oskarbi dago eta pozarren itxaroten dugu hain maintatua daukagun uda, non eguzkia bere bizitasun osoaz harrapatzen gaituen.
Ea gutxi barru beste elkarrizketa bat egitea eskatzen didazuen eta udako egun horietako batean guztiz murgilduta gauden.