Zoaz infernura laztana

Maitasuna zerua da askorentzat, baina aingeru itxurako askok bizi dute infernua. Anjel Lertxundiren “Zoaz infernura laztana” liburuak, maitasun gorroto istorio bat kontatzen du. Emakume askoren egoera kantatuz.

Maitasuna zerua da askorentzat, baina aingeru itxurako askok bizi dute infernua. Anjel Lertxundiren “Zoaz infernura laztana” liburuak, maitasun gorroto istorio bat kontatzen du. Emakume askoren egoera kantatuz.

Psikologoak galdetzen badio ere, Rosak ez du gordeta duen argazki bakanetakoa askatzen. Tomas senarrarekin galiziara joan zeneko argazki eder bat da, irribarretsu eta pozik ageri dena. “Falta zaizkidan hortzak orduan galdutakoak dira”, diotso psikologo papera duen narratzaileari. Senarrak hotelean jipoitu, oihak hautsi eta medikura eraman zueneko egunean atera zioten. Geroztik, bere irribarrea zelakoa zen ez ahazteko gordetzen du.

Rosa eta Tomas senar-emazteak dira. Tabernariak izan zitezkeen, baina liburuan kontatzen denez Rosak tabernan lan egiten du, eta Tomasek agindu. Ez ordea tabernan bakarrik. Rosa baino putazikina entzutea egokitzen baizaio protagonistari askotan. Beldurrez bizi da Rosa. Jipoitua izateko beldurragatik, larrutan egiten duten bakoitzean zeruan bezala dagoela erantzuten dio senarrari. Halako batean, Inazio ezagutzen du, gasolindegian lan egiten duen mutila. Bien artean maitasun istorio bat sortuko da, ezkutukoa. Alabaina, horrela ezin jarrai dezaketela agerian geratuko da, eta erabaki bat hartuko dute. Laztanak infernu direlako bizitza kiskaltzea.

Eleberriaren amaieran, Tomas hil egingo da, eta Rosa eta Inazio banatuta biziko dira, gartzelan.  Zerua infernua denean, infernua zeru bilaka litekeenaren seinale.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide