Azkenengo urteetan udalak enpresa pribatu baten eskuetan utzi duen Inauterien antolaketa bere gain hartu zuen duela zenbait aste Jaiak Koordinakundeak. “Hainbat urtez gure herriko jaiak indartu eta bultzatzeko lan egiten aritu gara, eta oraingo honetan ere, Inauterien ospakizunari bultzada berria ematea da gure helburu nagusia”.
Gaur zabaldutako prentsa oharrean Inauteriak ospatzeko osatu duten programaren berri eman dute. Asmoa, adierazi dutenez, “gure herriko kale eta txoko guztiak kolore eta alaitasunez janztea da”. Horretarako herriko hainbat elkarteren laguntza jaso dute; besteak beste Kirikiño, Fit a Fik, Basalarrina eta aiaraldea.com, bai eta Laudioko Udalaren babesa ere.
Berrikuntza ugari aurtengo egitarauan
Aurtengo nobedadeen artean nabarmentzekoak dira, ohiko desfile eta lehiaketaz gainera, mozorro gauari eman nahi izan dioten izaera -Izargi taldeak girotua- eta Lezeagako sorginaren erreketa ekitaldia, 20 urtetik gorako ibilbide oparoa duen Bilboko Gaitzerdi Teatro taldeak musika, argia, sua eta ura uztartuta ikuskizun erakargarria eta berritzailea prestatu baitu okasiorako.
Bi talde hauen parte hartzeaz gainera, martxoaren 5eko desfilea girotuko dute ondorengo taldeek: Bilboko Goloka antzerki taldea “Berpiztuak” ikuskizunarekin; Aiaraldeko FitaFik soinu-tresna eskolako ikasle eta irakasleak; Gesaltzako Gesaltza txaranga; Laudioko Galtzagorri kultur taldearen hankapaluak; Bilboko Adama Djembe Kan perkusio taldea; Laudioko Ttuntturro Zanpantzar taldea; eta Bilboko Gaitzerdi Teatroko kideak.
Jaiak Koordinakundeak prestatutako programan parte hartzeko eta gozatzeko deia egin die herriko talde eta pertsona guztiei.
Informazio gehiago Koordinakundeak berariaz atondu duen blogean topatuko duzue: inauteriak.wordpress.com
2011ko INAUTERIEN EGITARAUA
Martxoak 5, larunbata
-19:30 Desfilea Lezeagako aldapatik
Goloka antzerki taldea · Fi ta Fik soinu-tresna eskola · Gesaltza txaranga · Gaitzerdi Teatro · Adama Djembe Kan perkusio taldea · Galtzagorriren hankapaluak · Zanpantzarrak
-21:00 Sari banaketa Herriko Plazan
-22:00 Mozorro gaua Herriko Plazan
Izargiren kontzertua · Txosna · Bokatak
Martxoak 8, asteartea
- 12:00 Haurrentzako Jolasak Kirikiñorekin Herriko Plazan
- 18:00 Haur berbena: Begira Antzerki taldearen “Disko Txikia” Herriko Plazan
- 19:30 Sorgina erretzeko ekitaldia Gaitzerdi Teatrorekin Herriko Plazan
musika · argia · sua · ura
MOZORRO LEHIAKETAKO KATEGORIAK ETA SARIAK
Izena emateko epea
Martxoak 1, 2, 3 eta 4: 17:00-20:00 Kultur Etxean
Martxoak 5: 17:00-18:30 Kultur Etxean
Kategoriak eta sariak
Taldeak >21
-
Saria 500 €
-
Saria 300 €
-
Saria 150 €
Taldeak 8-21
-
Saria 300 €
-
Saria 200 €
-
Saria 100 €
Talde txikiak eta norbanakoak
-
Saria 200 €
-
Saria 100 €
Girotzea
-
Saria 200 €
-
Saria 150 €
Karrozak
-
Saria 150 €
Haurrak (12 urtetik behera)
-
Saria 75 €
Sari berezia
-
Saria 75 €