Katebegi galdua

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra 2011ko ots. 24a, 18:39

Gutxi dira euskaraz idatzitako polizia-nobelak, eta horregatik genero hori maite dugunontzat eskertzekoa da Jon Alonsok euskal literaturari egin dion ekarpena.

Liburu honek bi alderdi aipagarri ditu: batetik, argumentu kitzikagarria, hasiera-hasieratik harrapatzen zaituena, eta bestetik pertsonaia-galeria ezin aberatsagoa.

Gutxi dira euskaraz idatzitako polizia-nobelak, eta horregatik genero hori maite dugunontzat eskertzekoa da Jon Alonsok euskal literaturari egin dion ekarpena.

Liburu honek bi alderdi aipagarri ditu: batetik, argumentu kitzikagarria, hasiera-hasieratik harrapatzen zaituena, eta bestetik pertsonaia-galeria ezin aberatsagoa.

Demagun badela XVI. mendeko liburu bat, euskaraz idatzia, eta Erreformaren aldekoa. Horrek sekulako garrantzia izango luke, nobelako pertsonaia batek dioen moduan, “Leizarragaren Itun Berria alde batera utzirik ez baita egundo ezagutu XVI. mendeko euskal liburu Erreformaren aldekorik". Izan ere, pertsonaia horren beraren hitzetan, "(...) ikerketa zein gogoeta horien muturrean beti azaltzen zen sinesmen bat, niretzat egiazko zertidunbre bihurtu dena: egon behar izan zuela, existitu behar izan zuela egiazko ahalegin kultural bat euskara gainerako Europako hizkuntzen pare jartzeko. Eta ahalegin horren emaitzaz testuak, XVI. mendeko euskal testuak produzituko zirela, erlijiosoak eta profanoak, edotarikoak. Guk ez ditugu ezagutu, ez dugu zorte hori izan, ezagutzen ez ditugun arrazoiak medio gure garaietara iritsi ez direlako, baina egon direla nik ez dut, une jakin batetik aurrera, sekula zalantzan jarri. Testu horiek, asko edo gutxi, nazio bezala galdu dugun aukera historikoaren lekukotasuna ekarriko ziguten, benetan izan ginenaren oihartzun zaharra izango ziren, gure kultura eta gure hizkuntza moderniara ekarri behar zituen katebegia osatuko zuten. Ez dut uste azaldu behar denik katebegi galdu hartako testu bat berreskuratzeak zer garrantzi leukakeen, maila historikoan, linguistikoan, literarioan, politikoan, soziologikoan".

Demagun, bada, liburu hori Juandeaburre Fundazioa delakoan dagoela, eta lapurtu egin dutela. Demagun, liburua poliziaren konfidente batek lapurtu duela, konfidente hori hilda aurkitu dutela bere etxean, baina ez dagoela liburuaren arrastorik. Eta demagun liburuaren atzetik jarriko direla gobernadorea, Barne Ministerioa, Kultura Ministerioa, bertako jauntxoak... hau da, Estatuaren aparatua delakoa osatzen duten guztiak. Zergatik da hain garrantzitsua liburu misteriotsua? Zer ezkutatzen du?

Esan bezala, Jon Alonsok pertsonaien galeria aberatsa osatu du nobela honetan. Politikari iruzurtiak, polizia ustelak, euskal literaturaren historian aditu diren abade melomanoak, oraindik etika profesional apur bat duten kazetariak... Egungo gizartearen erradiografia fina, ironiaz jositakoa, egiteko baliatzen ditu. Baina ororen gainetik, eta protagonista nagusi gisa, liburua, geure historiaren eta sinesmenen habeak kolokan jar ditzakeen LIBURUA. Jon Alonsok ezusteko handia emango dio irakurleari amaiera aldera, liburuaren egilea nor izan zen esatean. Esperpento itxurako harribitxi honi amaiera emateko modu ezin hobea aurkitu du, bai jauna. Egia esan, aspaldi ez nuen hainbeste gozatzen nobela batekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide