idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako

Ate bat eta lau leiho. Edo sarrera bat eta lau leiho kaiera bat eta liburu baten aurkezteko.

 

Ate bat eta lau leiho. Edo sarrera bat eta lau leiho kaiera bat eta liburu baten aurkezteko.

 

Sarrera: liburua erabiltzeko proposamen didaktikoa.

Bertan jasotzen da ipuin batzuren inguruan gogoeta egiteko hik hasik prestaturiko hainbat ideia eta eredu, beti ere iradokizun gisa, hau da, adibideak direla, euren begiradak, edonork nahi izanez gero, osatu ahal izango dituenak. Aurkibidea ere luzatzen digute, pedagogikoa eta gaikakoa: ipuin bakoitzean zein eduki edo balio landu daitezkeen, eta, orientabide moduan, zein adinekoentzat izan daitezkeen egokiak.

Lau leiho idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako liburuaren gainean ezarriak, egileen beraien hitzak erabiliz.

  • Lehenengo leihoa. Hik hasiren hitzak: liburuan topatu dugu leihoak marrazten dituen neskatila. Mundua luzea eta zabala dela erakutsi digu eta leihoak pintatzen dizkigula zati txikitan ikusi ahal izateko. Leku aproposa da leihoa gogoeta egiteko, eta liburuak pentsatzeko leihoak zabaltzen dituela iruditu zaigu. Hauxe duzu gomita ikasleekin leiho bat marraztu eta handik, patxadaz, ikusten duzuenaren gainean hausnartzeko, galderek ez dutela erantzun bakarra deskubritzeko, burutapenak eta pentsamoldeak ez direla norabide bakarrekoak baieztatzeko, eta, zergatik ez, amets egiteko. Zabalik eta zabalak diren leihoak nahi ditugu. Mundua, eta bizitza, ahalik eta gehien ikusteko, geure begiz. Ahalik eta koloretsuen.

  • Bigarren leihoa. Joseba Sarrionaindiaren hitzak: ipuin bat asmatzea errealitatearen harresian leiho bat zabaltzea da. (...) idazteak bi atsegin behintzat ematen ditu: bizitzan bestela ia oharkabean pasatzen diren leku, memento, gertaera eta ideia batzuk atxikitzeko eta oroitzeko gogoa betetzekoa; eta leku, memento, gertaera eta ideiok konpartitzeko gogoa ere asetzekoa, idazten duzuna beste inork leituko duelakoan, idatzi duzun leku eta mementotik urrun agian.

Ederra da gauzak partekatzea, gauza batzuk elkarrekin baizik ezin dira garatu, eta horietakoa da idaztea. Idazketa irakurketekin osatzen eta biderkatzen da. Idazketa bakoitza ber idazketa antzeko zerbait da. Hagatik, ez dut uste testua behin argitaratuz gero amaitutzat eman behar denik, orduantxe hasten da testu horren bizitza, animalia biologikoena jaiotzean hasten den bezala. (...) Idazleak leihoa zabaltzen du, zerbait seinalatzen du beharbada, baina lagunari dagokio nahieran begiratzeko libertatea .

 

  • Hirugarren leihoa. Lierni Altuberen hitzak: `koadro bat ikusten dudanean´, idatzi zuen André Bretonek, `leihoa dela pentsatu eta kanpoan zer ikusten den jakin nahi izaten dut.´

Jakin-min hori piztea da, idazleena bezala, pintoreen xedea. Koadroak leihoen modukoak egitea. Ikusleak begira dezan hortik zehar. (...) idazle zaren bezala, pintore ere zeu zara.

  • Laugarren leihoa. Xabier Mendiguren Elizegiren hitzak: Ipuin laburrak, istorio txikiak, kontakizun laburrak, ipuin motxak, mikroipuinak, Euskal Herrian genero hau gehien eta sakonkien landu duena Joseba Sarrionaindia dugu ezbairik gabe. Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako honetan ipuin bakoitza da arte-pieza txiki bat, bere kasa irakurtzen dena eta hainbat ideia pizten dizkiguna.

 

Leihoak pintatzea, leihoak zabaltzea metafora honen bueltan mintzo zaizkigu denak. Nire eginkizuna, nolanahi ere, besteek irekitako leihoen berri ematera mugatu da.

`zabaldu leihoak´, esan zuen amamak, `barruan gaua da!´”.

 

Oharra: idazlea zeu zara irakurtzen duzulako liburuaren PROPOSAMEN DIDAKTIKOA www.hikhasi.com helbidean daukazue.

 

 

 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide