ADIE Orozkoko talde independentea aurkeztu zuten jendaurrean

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra 2011ko urt. 18a, 16:04

Igandean aurkeztu zuten Orozkon hauteskundeetan bestelako alternatiba bat izatea helburu duen talde independente berria. Donibane Aretoan egindako ekitaldian taldeko kideek azaldu zutenez, “gaurko ekitaldiak aurkezpena ez ezik, ADIE taldearen helburu berberak dituen edonor biltzeko gonbidapena ere izan nahi du”.

Igandean aurkeztu zuten Orozkon hauteskundeetan bestelako alternatiba bat izatea helburu duen talde independente berria. Donibane Aretoan egindako ekitaldian taldeko kideek azaldu zutenez, “gaurko ekitaldiak aurkezpena ez ezik, ADIE taldearen helburu berberak dituen edonor biltzeko gonbidapena ere izan nahi du”.

Ekitaldian taldeari buruzko informazioa zabaldu zuten; hilabete hauetan egindako  lanaren berri eman zuten, ADIE zer den azaldu eta aurrerantzean dituzten erronkak aurkeztu zituzten taldeko kideek.

Ezagun talde bat elkartu ginen udalaren eta herritarren arteko komunikazio eskasa dela-eta arduratuta. Erabaki genuen kexatzeak ez gintuela inora eramango eta gure ezinegona Orozkoren alde lan egiteko konpromiso bihurtu genuen” esan zuen Begoñe Olabarria ADIEko kideak.

Bigarrenez, Nerea Azkoagak ADIE zer den azaldu zuen: "lagun talde independente eta zabala gara. independentea orozkoarren interesen alde lan egin gura dugulako eta ez ideologia politiko baten alde. Eta zabala gure helburu berberak dituen edonor batu daitekeelako gugana".

Amaitzeko, Josu San Pedrok hartu zuen berba egiteko txanda. Josuk hemendik aurrera ADIE taldeak zer egin gura duen azaldu zuen: "gure helburua da Orozko kudeatzeko modurako alternatibak proposatzea. Herritarrek herriari dagozkion gaietan erabakiak hartu ahal izan ditzan. Horretarako batzar irekiak deitzen segituko dugu eta herritarrekin harremana izateko bideak zabalduko ditugu".

Donibane Aretoa txiki geratu zen igandean, "asistentzia itxaropena gainditu egin dugu, 150 lagun inguru etorri dira guri entzutera, baina orain esandakoa bete eta ilusio berberarekin segitu behar dugu lanean" esan zuen Idoia Camacho komunikazio arduradunak. Bertaratutako herritarrek harrera ezin beroagoa egin zioten taldeari, “jendea oso pozik agertu da taldearen sorrerarekin, eta guztia oso ondo antolatua dagoela esan digute" esan zuten taldeko kideek.

Ekitaldiaren ostean hamaiketakoaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide