Sua falta zaigu. Katixa Agirre idazle gasteiztarraren liburuan, munduak eman
beste kendu egiten duen beroa agerikoa da. 177 orritan zazpi istorio
ezberdin mamitu ditu. Zazpi azal ezberdin sutan jartzen dituen gertaerak.
Inoiz itzaliko ez diren bizipenak.
Maitasuna, gizarte eredua, frustrazioa... mamiak azaleratzen dituen
gaietariko hiru baino ez dira. Dena dela, zerbait azpimarratzekotan idazleak
irakurlearekiko lortzen duen konplizitatea aipatu beharko nuke. Izan ere,
erabat ezezagunak diren pertsonaiek, protagonistei beharrean irakurleari
hitz egiten diote. Liburuak, zigarroa erretzeko irrikaz dauden hamalau
urteko bi nerabek tabakoari su emateko agure zahar baten eskuetan gorputzak
igurtzen uzteko kapaz direla adierazten du. Edo, gaztetan maitemindu zintuen
homosexual hori 40 urte beranduago neska batekin ezkonduko dela. Ness
lakuaren inguruan, ostalari baten edari magikoak etorkizuna irakurtzen
du.Bihar gerta daitekeena jakiteak, ez jakitearekin alderatuta
pertsonarengan areagotzen duen beldurra. Sua.
Orohar, bizitzaren mozkorraldi eta ajeak agerian uzten dituelako
proposatzen dizuet liburua. Sua falta zaigulako. Denok garelako su.
Denok gara zu.