Guardian enpresan "hauteskunde sindikal ez demokratikoak eta xantaia” salatu ditu LABek

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra 2011ko urt. 13a, 01:00

LAB sindikatuak azken asteotan  Guardian enpresan langileen ordezkaritza osatzeko hauteskunde sindikalen atarian langileen kontrako "presio eta mehatxuak" gertatu direla salatu izan du. Atzo zabaldu zuten prentsa oharraren bitartez, “presio horiek hauteskunde sindikalak izateko 2 egun falta direnean hazi egin direla” adierazi dute.

LAB sindikatuak azken asteotan  Guardian enpresan langileen ordezkaritza osatzeko hauteskunde sindikalen atarian langileen kontrako "presio eta mehatxuak" gertatu direla salatu izan du. Atzo zabaldu zuten prentsa oharraren bitartez, “presio horiek hauteskunde sindikalak izateko 2 egun falta direnean hazi egin direla” adierazi dute.

Azaldu dutenez, enpresaren “jokabide mafioso” horiei aurre egiteko helburuarekin, ELA eta LAB sindikatuek hautagai-zerrenda bateratua aurkeztu zuten langileak ordezkatuko dituzten 5 ordezkarien hautaketa enpresaren esku ez uzteko. Hautagai-zerrenda aurkeztu eta egun gutxira, “enpresak zerrenda horretan aurkeztekoak ziren bi langilek atzera egitea lortu zuen. Hauteskundeak izateko bi egun falta direnean beste bi hautagaik ere atzera egitea lortu dute” salatu du sindikatu abertzaleak.

“Langile hauen jarrera aldarazteko xantaia gordinena baliatu dute; lanpostuen aldaketa mehatxuak, lanaldien aldaketena, erretiro baldintzena...eta langilearen kaleratzeari diru-kopurua zehazteko 'gonbitea' ere egin diote langile horietako bati”.

Gauzak horrela, Langile Abertzaleen Sindikatuak adierazi duenez, “enpresak bere helburuak bete ditu, egoera honetan, legeak eskatzen duen hautagai-zerrendan hautagaien % 60a egotea ez baita lortu, eta beraz, zerrenda honek ezingo du hauteskundeetan parte hartu”.

LABek gogor gaitzetsi du Guardian Llodio enpresaren jokabidea; “zalantza handiak ditugu egoera honetan hauteskundeak egiterik dagoen, demokratikoak ez izateaz gainera, egoera legez kanpokoa ere iruditzen zaigulako". “Guardianen ez dago ordezkaritza aurkeztu eta hautatzeko inolako askatasunik” adierazi dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide