"Antoni Antoniii zure atean nago niii...Ai Anton, ai Anton atea ondoan hor konpon". Asteburu honetan bai behintzat. Izan ere, San Anton egunari ateak irekiaz, festaz eta ekitaldiz jantzi zaigu aiaraldea. Batetik, Amurrio, eta bestetik, Baranbio.
Amurrion, urteroko ohiturei jarraiki igande honetan ospatuko dute santuaren izena daraman plazan nekazal produktu eta bestelako gauzen azoka. Eguerdian, txerriaren zozketa egingo dute. Eta, eskenatokiaren inguruan biltzen dituzten produktuen erakusketa. Izalde trikitixa taldea arduratuko da ingurua girotzeaz.
Baranbion, aldiz, egun bat lehenago, larunbatean izango dute kalera atera eta ondo pasatzeko ekitaldien eskaintza. Horien artean daude kanpaiak jotzea eta poxpoluen subasta.