Atxiloketak gaur goizaldean gertatu dira Amurrion. Urduñako taberna bateko jabeak lapurreta egin diotela eta, poliziari egindako deiaren ondorioz gertatu dira atxiloketa hauek.
Ematen duenez, jabeak auzokide baten deia jaso du tabernan pertsona ezezagunak zeudela esanez. Jabea tabernara gerturatu denean konturatu da atea behartua zegoela, eta barrura sartzen saiatu denean oraindik ere barruan zeuden ustezko lapurrekin egin du topo. Hauek aulki batzuk bota dizkiote bertaratutako jabeari eta tabernatik ihes egin dute.
Poliziak ustez lapurreta egiteko erabilitako autoa A-625 errepidean atzeman du, eta Amurrio aldean autoa geratu egin dute. Barruan bidaiatzen zuten pertsonak identifikatu eta lapurretarekin zerikusia zutelakoan atxilotu egin dituzte 18 eta 48 urte bitarteko 6 lagunak.