“Oihala Zabaltzen” Laudioko antzerki talde amateurrak, urtero bezala Gabon data hauetan, obra berria estreinatuko du datorren urtarrilaren 2an, taldearen 50. obra izango dena, hain zuzen ere.
Oholtza gaineko jardunean 20+2 urte daraman taldeak “Phenomenum” obra taularatuko du urte berria hastearekin batera, John Turtetaub-en 1996ko filmaren egokitzapena. Aitor Urkijo taldearen zuzendariaren hitzetan “ukitu dramatikoak dituen maitasun istorio bat da obra. George Malley-k bizitzeko grina pizten digu, bizitza topera gozatzeko grina, hain zuzen ere”.
Obra urtarrilaren 2an aurkeztuko dute Laudioko Lanbide Heziketa Eskolan, arratsaldeko 19etan.