Euskal Herrian azken asteotan zabaldu den "Nabigatu Euskaraz" kanpainarekin bat egin nahi izan dugu aiaraldea.com komunikazio leihoan. Gure bizitzako beste esparruetan bezala, interneten eta sarean ere gure ordenagiluek "lehenengo hitza" euskaraz egiteko deialdia zabaltzea da kanpaina honen helburua. Gure ordenagailuetako nabigatzaileen lehen hizkuntza euskara izatea, alegia. Horrela, webguneak bisitatzen ditugunean zein datu analisi azterketak egiten dituztenean, gure hizkuntza ere aintzat hartuko da sarean.
Hala eta guztiz ere, azalpen zehatzagoak kanpaina abiatu dutenen eskutik jaso ditzakezu jarraian:
Gurea gonbitea, zure aukera. Euskaraz nabigatu nahi duzu?
Zer da Nabigatu Euskaraz kontu hau?
Zure nabigatzaileak lehenengo hitza euskaraz egin dezan bultzatzeko kanpaina da. Zure nabigatzaileak (menuak edozein hizkuntzatan egon arren), zure hizkuntza hobespenei buruzko informazioa ere ematen du. Hau da, zuk zein hizkuntza nahiago duzun esaten du webgune batera sartzerakoan.
Sarritan entzun izan dugu lehenengo hitza euskaraz esaera. Izan ere, askotan gertatzen da bi euskaldunek elkarren artean erdaraz jardutea biak euskaldunak direla jakin gabe. Interneten zabiltzanean ere, komeni da zure nabigatzailea zuzen konfiguratzea lehenengo hitz edo byte hori euskaraz egin dezan.
Eta zertarako?
- Euskararen pisu espezifikoa Interneten handitzeko (zure nabigatzaileak esaten baitio munduari zein den zure Interneteko ama hizkuntza). Euskara Interneteko hizkuntzarik erabilienen artean jarri behar dugu. Web garatzaileei, Robotei eta Interneteko enpresa handiei erakutsi behar diegu euskaldunok ere existitzen garela; Interneten bagaudela.
- Webgune eleanitzetan, zuzenean euskarazko bertsioa jaso dezazun.
- Programa bat deskargatzeko orduan, zuzenean euskarazko bertsioa jaso dezazun (baldin badago).
Honek ez du zure nabigatzailearen hizkuntzarekin zerikusirik. Lasai izan dezakezu nabigatzailea ingelesez, gaztelaniaz edo frantsesez, eta zure hizkuntza aukeretan euskara lehenetsita, adibidez.
Azken datuen arabera, euskaldunon %70ak baino gehiagok oraindik ere nabigatzailea erdaraz daukagu. Zu ere talde horretakoa zara? Eta zeren zain zaude?
Ez duzu lan handirik izango. Gehienez 2 minututako lana da zure nabigatzailearen hizkuntza lehenetsia aldatzea. Ala ba! Konfiguratu ezazu nabigatzailea euskaraz!
Kanpaina zabaltzen lagundu
Nahi baduzu, kanpaina hedatzen ere lagundu dezakezu.
- Atxikimendua bidaliz
- Kanpainaren Widgeta zure webgunean itsatsiz eta kanpainaren berri emanez
Eskerrik asko!!
Sare sozialetan
Ondorengo sare sozialetan aurkitu dezakezu ekimena:
Kredituak
Kanpaina berri honen oinarrian, 2005. urtetik hona Sustatu.com webgunean abian den Nabigatzailea euskaraz kanpaina dago. Haren jarraipen moduan bideratu dugu honako hau ere, Puntu.eus Elkartearen babesarekin eta euskal internauta guztiei irekita.
Era berean, eskerrak eman behar dizkiogu Navega en català ekimenari, handik hartu baititugu zenbait ideia eta kode-puska.
Nabigatzaileak euskaratzeko frantsesezko azalpenak: Julen Ruiz (Librezale) eta hOOntza.
Wordpresserako Nabigatu Euskaraz pluginaren garapena: Mikel Olasagasti.
Garapena eta ostatatzea: CodeSyntax.