Aurtengo Udazkeneko Multimedia Eskola 201.0 ekimenari amaiera emate aldera, aiaraldea.com komunikazio leihoak hitzaldi-tailer bat antolatu du gaur arratsalderako. Teknologiaren garapenak eta aplikazio berrien sorrerak etengabeak dira sarean, eta tresna guzti horiek euskarara biltzeko erronkari heldu nahi diogu gurean.
Sakelako telefonoaren bidez grabatzen ari garen hori sarean eta zuzenean mundu osoan ikusgai jartzeko modua azalduko da gaurko hitzaldi-tailerrean. Qik tresna eta 3G tekonologia duten mugikorrek eskaintzen dituzten aukerak izango ditugu entzungai gaur arratsaldeko 19:30ean Laudioko Lanbide Heziketa Eskolan egingo den tailerrean.
Bertan izango ditugu sarean aditu eta arituak diren Patxi Gaztelumendi (albisteak 2.0) eta Gorka Julio (teketen). Azalpen teorikoez gain, saio praktiko eta argia egin asmo dute biek ala biek, tresna berri hauen potentzialitateak jendaurrean azaltzeko. Euskara eta teknologia, gaur arratsaldean duzue zita.