Aiaraldean Igel jauzkariaren berri ematen duen artikulu hau jaso dugu erredakzioan, Patxi Lasartek idatzia. Artikulua bere horretan zuenganatzea erabaki dugu, bai eta igel jauzkariaren inguruko informazioan sakontzen duen Maider Iglesias-en idazkia ere(ezkerreko zutabean duzue):
Badira ia bost urte Aiarako naturzale talde batek igel jauzkaria (Rana dalmatina) espeziea aurkitu zuela gure eskualdean. Igel mota hau, igel gorriarekin erraz nahasi daitekena, espezie interesgarria eta urria da gure inguruan. Europan arrun xamarra izanda ere, penintsulan bakarrik Arabako eta Nafarroako gune isolatuetan topatu daiteke, askotan kopuru txiki xamarretan. Hori dela eta, Espainako legediak “Arriskupean”, eta Euskadikoak “Kaltebera” bezala sailkatzen dute, hau da, galtzeko arriskutan egoteko zorian dagoen espeziea.
Lau urtetan zehar, naturzale talde honek, Aranzadi Natur zientzietako elkartearen eta Arabako Natur Institutoaren laguntzaz, joan da igel jauzkarien babeslekuak aurkitzen, eta kopuruak estimatzen. Igel gorria mendietako pagadi eta larreetan bizi bada, igel jauzkariak bailaren hondoak nahiago ditu, aspaldi hariztiez estalita zeudenak eta gaur egun labore lurrak dirrenak, edo okerrago oraindik, urbanizatuta daudenak. Hala ere, oraindik Amurrio, Lezama eta Arrastariako zenbait lekutan, bizirik irauten du, beti ere ur putzu baten amparoan, urtean zehar lehorrean bizi arren, neguan putzuak behar bait dituzte ugaltzeko.
Urduñari dagokionez, puntu bakarra ezagutzen zen non igel jauzkaria ugaltzen zen. Espeziearen arriskuen erakusgarri ezinhobea, berau ugaltzen zen ingurua guztiz eraldatua izan zen interbentzio urbanistiko bat dela eta, eta honela, Bizkaizko igelen populazio bakarra etorkizun beltz baten aurrean topatu zen.
Oraindik goizegi da igel bizkaitarrekin zer gertatzen den jakiteko, bainan agian argi izpi batzuk bere gainean zabaltzen zen laino beltza uxatu dezakete. Urduñako udalak nahiz Bizkaiko Foru Aldundiak baimena eman baidute herrikoak nahiz Dipuaziokoak diren zenbait lurretan, lau putzu eskabatzeko, igel jauzkariarentzat erabilgarriak izan daitezkenak hastear dagoen ugal sasoian.
Honezgero, putzuak zulatuta daude, orain putzuen inguruan sasiak landatu beharko dira igel eta beste piztientzat babesleku izango direnak. Neguko gau euritsuetan, igel jauzkarien kantu ixilla entzuteko aukera izan dezagula...