Mailuaren odola

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra 2010ko abe. 17a, 11:44

Mailuaren odola

Eleberri historikoa duzu hau, trilogia  baten lehen liburua. Bigarrena, dagoeneko kalean da, Izan bainintzen Nafarroako errege izenburupean, hau ere Elkar argitaletxeak plazaratua. Beraz, ez duzu itxaron beharko “eta gero zer gertatu zen” jakiteko, seguru bainago Mailuaren odolak zure jakinmina piztuko duela neurea piztu duen bazalaxe, zeren benetan eleberri bikaina, aparta baita, oso ondo idatzia, irakurtzen hasi eta ezin utzi, grinaz bezainbeste mirespenez irakurri ere, gogoan iltzaturik geratuko zaizuna, sinestadazu!

Mailuaren odola

Eleberri historikoa duzu hau, trilogia  baten lehen liburua. Bigarrena, dagoeneko kalean da, Izan bainintzen Nafarroako errege izenburupean, hau ere Elkar argitaletxeak plazaratua. Beraz, ez duzu itxaron beharko “eta gero zer gertatu zen” jakiteko, seguru bainago Mailuaren odolak zure jakinmina piztuko duela neurea piztu duen bazalaxe, zeren benetan eleberri bikaina, aparta baita, oso ondo idatzia, irakurtzen hasi eta ezin utzi, grinaz bezainbeste mirespenez irakurri ere, gogoan iltzaturik geratuko zaizuna, sinestadazu!

Egia esanda, eleberri historikoa gurean oso gutxitan landu den generoa da. Zer topatuko dugu bertan? Pertsonaia, leku, data eta gertakizun historikoetan oinarriturik nobela bat eraikia, hau da, gure herriaren historia nobelatua, gertakariekiko fideltasuna eta istorioarekiko lilura maisuki uztarturik gainera.
Historiaren (maiuskulaz) nondik-norakoan ez galtzeko eta gure burua garai hartan ondo kokatzen laguntzeko, liburuaren hasierako eta bukaerako orrietan eskaintzen zaigu zenbait argigarri edo orientabide.
Alde batetik, Mailutarren eta Albreteko etxearen zuhaitz genealogikoak, Nafarroako Erresumaren eta Lapurdi, Nafarroa Beherea, Zuberoa eta Biarnoren XVI. mendeko mapa bana; eta bestetik, Pertsonaia Historiko Nagusien aurkibidea eta mende baten kronologia (1512-1610) laburbildurik.

XVI. mendeko Nafarroan gaude. Shakespearek ezagutu zuen eta “Navarre shall be the gonder of the word” ( Nafarroa miragarri izanen da munduarentzat ) esanez aipatu zuen hura bera. Joanes Mailuk –bastarta, sasikoa, eta sasikoen ondorengo- lehen pertsonan narraturik, eramango gaitu kontakizunean barna, eta nola gainera!:
    “Mailutarrek Antsa zuten deitura. Ez ziren nobleak ez kapareak. Belaunaldiz balaunaldi, Argaren ur hormatuetan zarrastatuak zituzten eskuak. Larru onduak jotzen eta kolpatzen zituzten, zirti-zarta, uda eta negu. Larru-apaintzaileek Nabarreriako jendegunean zuten beren karrika. Iruñeko burgesak ziren, baina inoren menpeko ez izatea bertze harrotasunik ez. Hiriko gremio apalenetarik ziren. Fama zen zaharrik ez zela haien artean.”
Hemendik aurrera lagun, zure esku.
Ohean goxo-goxo, lo aurretik irakurtzeko ohitura duten horietakoa bazara kontuz ibili, tarteka erreparatu erlojuari ze kosta egingo zaizu liburua ixtea.
Inork ez zaituela abisatu ez esan gero!!
Amets gozoak izan ditzazun.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide