Enpresen haztegian izena emateko epea zabalik abenduan

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra 2010ko abe. 13a, 08:28

2006an udalaren sustapenez sortutako Amurrio Bidean elkarteak kudeatzen duen Refor Amurrio enpresaldean nork bere enpresa propioa ezartzeko aukera dago, enpresen haztegian hain zuzen ere. Bertan, enpresaren  jarduera jasoko duen lokala baldintza onuragarrietan eskuratzeaz gainera, enpresaren bideragarritasuna aztertzen laguntzeko aholkularitza zerbitzua eskaintzen zaie interesatuei, bai eta etengabeko prestakuntzarako programen eskaintza zabala ere.

Enpresen haztegian abenduan eskuragarri egongo dira lokalak, urtarrilaren 1a bitarte. Lokal hauek 10 eta 36 metro koadro artekoak dira eta ordaindu beharreko errenta, metro kopuruaren araberakoa (10 eta 16 euro metro koadroko), elektrizitate, ura, interneterako sarbidea eta garbiketa barne. Enpresen sustapenerako bitarteko izan nahi duen haztegi honetako azpiegiturak nahieran erabiltzeko aukera eskaintzen zaie bertan ezartzen diren enpresei; hala nola bilera gelak, auditorioa eta liburutegia.

Enpresen haztegian izena eman eta onartuak diren entitateek lokalaren erabilerarako hiru urteko kontratua sinatuko dute, bost urtera arte ere luza daitekeena.

Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero; www.amurriobidean.org

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide