Aiaraldeko herritar hauek 2003an Laudioko Udalbatza osatzeko saioan izandako istiluengatik Auzitegi Nazionalean eta terrorismo delitua egotzita epaitu behar dituztela ebatzi berri du Epaitegi Gorenak. Atzo publiko egin zen idazkian azaltzen denez, gertaera horiek merezi duten kalifikazioa terrrorismoarena da, eta beraz, epaiketa Entzutegi Nazioanalean egin beharko da.
Gorenaren erabakiak amaiera ezartzen dio auzi honek egin duen bide judizial luzeari. Udalbatza osatzeko saioan PPko zinegotziek herritar batzuek eraso egin zietela salatu zuten salatu zuten eta Amurrioko epaitegiak ikerketa abiatu ondoren, ustezko delitua terrorismoa zela iritzita, Entzutegi Nazionalaren konpetentzia zela ebatzi zuen.
Entzutegi Nazionaleko fiskaltzak eta Instrukzioko Epaitegi Zentraleko 5. Salak, ordea, delitua atentatuarena zela adierazi zuten eta, beraz, Arabako Epaitegi Nagusiaren ardura zela auzia epaitzea. Konpetentzia gatazka hau azkenerako Auzitegi Gorenak ebatzi du, atzo publiko egin eta lerrootan aipatzen den erabakiaren bitartez.
2003ko ekainaren 14an Laudioko Udalbatza osatzeko ekitaldian gertatu ziren auzitan dauden gertaerak. Ezker Abertzalea legez kanpo utzi zuen orduan espainiar gobernuak, eta legez kanporatzea salatzeko Udalean bildu ziren hainbat herritar. Udalbatza saioan PPko zinegotziek herritar batzuek eraso egin zietela salatu zuten.