Kale Garbiketa eta Hondakinen Bilketaren Udal Ordenantza berria onartu dute

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra 2010ko aza. 30a, 08:32

Azaroko udalbatzan bozketara eraman zuten aurrerantzean Laudioko kale garbiketa eta hondakinen bilketa arautuko duen ordenantza. ALHAOn (Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean) argitaratu eta hamabost egunetara sartuko da indarrean Ezker Abertzalearen aurkako bozkekin onartutako arautegia.

Azaroko udalbatzan bozketara eraman zuten aurrerantzean Laudioko kale garbiketa eta hondakinen bilketa arautuko duen ordenantza. ALHAOn (Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean) argitaratu eta hamabost egunetara sartuko da indarrean Ezker Abertzalearen aurkako bozkekin onartutako arautegia.

Atzo egindako ohiko udalbatza saioan EAJ/PNVk eta PPk ordenantzaren aldeko bozka eman zuten, PSE, aldiz, abstenitu egin zen. Ordezkari sozialistak udalbatzan azaldu zuenez, ordenantzaren bozketan abstenitu egin dira "botilatzarra" egiten den guneen garbiketa eta birziklapen esplizitua ez aipatzeagatik.

Ezker Abertzaleak bere aurkako bozkaren zergaitia azaldu du prentsa ohar baten bidez. Salatu dutenez "Ordenantzak indar gehiena isunetan jartzen du, baina ez ditu informazio edo hezkuntza neurriak aurreikusten". Onartu berri den ordenantzak auzokideen betebeharrak ondo definitzen dituela adierazi dute, baina ez Udalarenak. "Adierazpen askatasuna bermatuko duen neurririk ez da hartzen, eta adierazteko eskubidea nork daukan alkatearen esku uzten da kasu askotan, erabilpen politikorako aukera emanez".

Salatu nahi izan dutenez, "herri honetan eskarmentua daukagu gai honekin eta badakigu araudi hauek zelan erabili diren Ezker Abertzalearen aurka eta adierazteko aukera gutxien dutenen aurka".

Araudi berriak, besteak beste, kartel bat jartzeagatik 750 eta 1.500 euroko isuna aurreikusten du, eta bi kartel jartzeagatik 1.500 eta 3000 € artekoa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide