Azaroak 25etik aurrera, osteguna, herrigunea eta Latiorro auzoa lotzen dituen lurrazpiko pasabidea aldi baterako itxiko du udalak. Pasabide horretan eskailera mekanikoak ezartzeko egiten ari diren obra lanengatik itxiko dute Latiorroko auzokideen artean horren polemikoa izan den pasabidea. Udaleko arduradunek adierazi dutenez, abenduaren 4ra bitartean ezingo da bertatik pasatu.
Gogora ekarri beharra dago auzo horretako bizilagunek protesta jarduera ugari egin izan dituztela pasabide horretan hobekuntzak eskatzen, tunelaren zabalpena batez ere (ezkerreko zutabeko informazioa kontsultatu)