Ekainaren 19rako oraindik ere hilabete batzuk falta diren arren, Laudio eta Aiaralde guztia euskaraz jantziko duen aldarrikapen jaia abian da dagoeneko. Lehengo astean aurkeztu zituzten aurtengo jaiaren antolatzaileek egunari buruzko zehaztasun batzuk; hala nola zirkuituaren inguruko gorabeherak, kantu bat beharrean ahal beste kanta sortzeko prozesu parte hartzailea eta sare sozialen erabilpena.
Era berean, Araba Euskaraz jaiaren arropa eta material ezberdina salgai jartzeko denda ere irekiko zutela adierazi zuten Udalean emandako prentsaurrekoan. Ostiral honetan arratsaldeko 19tan izango da irekiera eta zumalakarregi etorbidean egongo da kokatua, Arrañoko igogailuko terrazan (aintzina Eroski zegoen lokalean hain zuzen ere).
Euskaraz janzteko deia beraz.